Irakasbil
Didakteka
ltxaropen handiak: bigarren hizkuntzaren eskurapenaren ikerketa eta ikasgelako irakaslana
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 31
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Edukiak:
- Gaitasun soziolinguistikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 31
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
- Bisitak: 790
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen izenburuak nolabaiteko eszeptizismoa adieraz lezake, bigarren hizkuntzaren eskurapenari buruzko ikerketen aurkikuntzak ikasgelako irakaslanean aplikatzeko posibilitateaz. Ni konbentziturik nago bigarren hizkuntzaren ikerketak epe luzera zeresan handia duela irakaslanean. Halere, nire ustez, momentu honetan ekarpen hori ez da hainbeste syllabusaren edukiaren edo irakasmetodo espezifikoen garapenaren alorrekoa; irakasleek berek eta beren ikasleek lar dezaketenarekíko duten itxaropenaren garapenean du zeresana. Honela, bada, nire izenburuak bi motako "itxaropenak" lantzen ditu: (1) irakasle nahiz ikertzaileen itxaropenak, bigarren hizkuntzaren eskurapenaren ikerketen aurkikuntzek izango dituztela inplikazioak "zer" irakatsi eta "nola" irakatsi jakiteko; (2) irakasleen itxaropenak beren buruekiko eta beren hizkuntz ikasleekiko.
Artikulu honetan bigarren hizkuntzaren eskurapenaz nolako ikerketa egin izan den eta egiten ari den berrikusiko dut labur-labur. Gero, orain arteko ikerketatik atera litezkeen generalizazioak -nire ustez, onarpen zabalena dutenak- laburbilduko ditut. Azkenik, nire ustez, generalizazio hauek bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari aplikatzeko egokiak diren bideak aztertuko ditut.