Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
A1 mailaren inguruan
- Argitalpenak
- Sortua: 2012(e)ko irailak 3
- Bisitak: 1073
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
A1, A2, B1, B2, C1, C2. Horra hor, gaur egun, hizkuntz irakaskuntzari dagokionez, ongi ezagututako sailkapena Europako Erreferent zia Markoan eskainia. Helduen euskalduntze-alfabetatzean ere orpoz orpo jarraiki zaie Europar erakundeek, hizkuntzen alorrean, plazaratutako idazki eta argitalpenei. Artikulu honetan, egilea, Europako Erreferentzia Markoa ondo gogoan, alderaketa-lan mardula eskaintzera dator. Horretarako, lau dokumentu oinarrizko jo ditu begiz erkaketa egiteko: 1) John Trim-ek paratu eta EALTAren WEBgunean eskuragai dagoena; 2) Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizialetarako Oinarrizko eta Maila Ertaineko curriculak ezartzen dituen 31/2007ko Ebazpena, ekainaren 14koa; 3) Cervantes Institutuaren “Plan Curricular del Instituto Cervantes”, eta 4) Generalitat de Catalunya-ko, Direcció General de Política Lingüística-k osatutako “Programa de Llengua Catalana, Nivell inicial”.
Aldeak alde, lau proposamenak komunikazio beharretatik abiatzen dira, ez hizkuntzaren egituratik. Eta, hala berean, proposamenen egileok biziki azpimarratzen dute tokian tokiko inguruneak aintzat hartzeko beharra xede-hizkunt za irakastean. Artikulugileak xeheki eskainiko du zer-nolako horien guztien berri.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Maila:
- A1
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 79
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Gai monografikoa
Europako Markoaren bidez HABEren mailetan sakontzeko modulua
- Argitalpenak
- Sortua: 2011(e)ko azaroak 4
- Bisitak: 1444
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen euskalduntze-alfabetatzeaz arduratzen diren profesionalek argi izan dute beti prozesu baten baitan burutzen dela beren jarduna, eta prozesu hori zehaztu beharra dagoela, hizkuntza bat ikas/irakasteko ibilbideak abiapuntu eta jomuga argiak izan ditzan. Hala, HABEk hasiera-hasieratik hainbat urrats eman ditu euskararen ikas/irakaskuntza prozesua zehaztu eta biderat zeko, eta lan horren emaitza da 1999an argitaratu zuen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK). Alabaina, gaur egun prozesu hori bideratu eta hizkuntz gaitasunaren mailak zehazteko oinarri bakarra ez da HEOK; izan ere, ezin dugu alde batera ut zi Europako Kontseiluak 2001ean argitara eman zuen Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa. Horra hor bi osagai euskararen ikas-irakaskuntza prozesua zedarritzeko. Baina sukaldeko errezetetan bezala, osagai horiek ongi lotu behar dira, plater goxoa prestatzeko. Guk asmo horrekin prestatu dugu Europako Markoaren bidez HABEren mailetan sakontzeko modulua.
- Atala:
- Egileak:
- Errazu, Miren
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 78
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak
Hizkuntzen Portfolio Europarra: esperimentazioa
- Didakteka
- Sortua: 2008(e)ko abenduak 6
- Bisitak: 1341
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, Hizkuntzen Portfolio Europarra hizkuntzak ikasteko kontzientzia eta autonomia garatzeko tresna gisa aurkeztuko dugu, ikas-prozesua ebaluatzeko eta bideratzeko lagungarria dena eta eleaniztasuna eta kultur aniztasuna bultzatzeko asmoz egina. Portfolioaren zer-nolakoak aldizkari honen 67. alean plazaratu ziren “Portafolioa beste tresna bati kasle eta irakasleen esku” izenburu pean.
Lan hau aurreko haren segida gisa har daiteke. Ondorengo lerroetan, adierazitakoak ikas-irakas jardunean gertatzen diren ala ez ikusiko dugu eta, era berean, ikasleek eta irakasleak esperientziaren eta HPEren gainean egiten duten balorazioa jasoko.
- Atala:
- Egilea:
- Arauzo, Amaia
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 69
Ebazten dut
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 873
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sarritan sortzen zaizkigu zalantzak, bai hizketan eta bai idazten ari garela, baina ez dira denak berdinak izaten. Artikulu labur honetan, euskarazko zalantza esanguratsu batean jarriko dugu arreta; alegia, zer formula erabili lege, dekretu, agindu, ebazpen eta horrelako idatzietan: “xedaTU dut”, “ebaTZI dut” eta antzekoak ala “xedaTZEN dut”, “ebazTEN dut” eta antzekoak?
Txikikeria dirudi, baina hizkuntzaren funtsa-funtsari dagokio. Auzia ebazteko, gramatikara baino barrurago jo behar dugu: hizkuntzak gauzatzen duen ekintza komunikatibora. Eta hain da berezia ekintza komunikatibo hori, non arreta eta eginahala areagotzea eskatzen digun, atzeman nahi badugu.
Hain zuzen, azken batean, horixe ari zaigu eskatzen HEOK: arreta eta eginahala areagotzea, hiztunak hitz eginez eta idatziz gauzatzen dituen ekintza komunikatiboak atzemateko, horiek oinarri eta ardatz hartuta eraiki dezagun geure jarduera didaktikoa. Hemen, hasteko, ea asmatzen dugun aipatutako auzia ebazten.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 64
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (I): Hiru mugarri gaitasun komunikatiboa jomuga
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 1484
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikuluak (HEOK) –Hizkuntzen Irakaskuntzarako Europako Marko Bateratuak, bezalaxe– argi utzi nahi izan du ezin dela hizkuntzak irakasteko metodo bat eta bakarra gomendatu (HEOK, 1999: 83). Rod Ellis adituak ere ondorio bera atera du egin berri duen txosten tekniko batean (Ellis, 2005). Haatik, gaur egun, erro sendoak ditu ideia batek: hizkuntza, areago da komunikazioa, egiturazko sistema bat baino.
Aintzatespen honek eztabaida korapilatsuak barneratzen ditu; eta ez gara horiek askatzen hasiko hemen. Baina badu ondorio bat hizkuntzen irakaskuntzarako, curriculum modernoek bere egin dutena: ikuspegi estrukturaletik ikuspegi komunikatiborako urratsak eman beharra, sintesi berri eta dinamiko bat helburu (HEOK, 1999: 17). Ildo horretan, zera gomendatu zuen HEOK-ak: urrats batzuk eman beharra “ezagutzatik erabilerara”, “sistema linguistikotik sistema analitikora”, “produktutik prozesura”, “esalditik testura eta pragmatikara”, “zuzentasunetik egokitasunera” eta, azken batean, “gaitasun linguistikotik gaitasun komunikatibora”.
Ikerketa-lan honetan aztertu nahi izan dugu nola jaso diren ideia hauek euskara hasiberriei irakasteko materialetan. Horretarako, HEOKaren itzalean argitara eman diren hiru ikasmaterial aztertu ditugu: 48 jarduera hautatu ditugu liburuko; eta bakoitzari 8 aldagai aztertzen dituen protokolo bat aplikatu diogu.
Artikulu honetan ikerketa horren emaitza kuantitatibo eta kualitatibo nagusiak jaso dira. Datu horiek zera erakusten dute: aztertutako hiru ikasmaterialak puntu ezberdinetan kokatzen direla HEOK-ak gaitasun linguistikotik gaitasun komunikatibora definitu zuen lerroan. Beraz, hiru material hauek bide horretan nolabaiteko continuum bat eratzen duten arren, ezin esan daiteke erabat lortu dutenik HEOK-ak aldarrikatzen duen ikuspegi estrukturalaren eta ikuspegi komunikatiboaren arteko sintesi berri eta dinamikoa (HEOK, 1999: 17). Haatik, ezin uka daiteke bat egite hori ez dagoela urrun; hori pentsarazten digute, behintzat, bildutako datuek.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 62
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (II): kontzientzia, autonomia eta benetakotasuna ikusmiran
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 1350
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurreko lanaren ildotik, artikulu honetan ikasle hasiberrientzat azken urteotan argitaratutako hiru ikasmaterial aztertu ditugu. Oraingo honetan, material hauen proposamenek baliatzen dituzten ikaskuntza-ereduei begiratu diegu. Lehenbizi, materialok eskaintzen dituzten programen jomugak, egitura eta lehentasunak aztertu ditugu. Ondoren, begiratu dugu ea zein diren materialok sustatzen dituzten adimen-operazioak. Azkenik, ikaskuntza laguntzeko sortzen dituzten baldintzak xehatu ditugu. Egiaztatu ahal izan dugunez, alde handiak daude aztertutako materialek proposatzen dituzten ikas-ereduen artean. Alde handiak ikusi ditugu, halaber, HEOKak aldarrikatzen dituen irizpideen eta material hauetako batzuek baliatzen dituztenen artean.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 63
HABEko curriculuma gelako programaziotara egokitzeko jardunbidea
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko irailak 17
- Bisitak: 1082
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Curriculumaren bigarren eta hirugarren zehaztapen-mailetan erabakiak hartzen joan ahal izateko, ezinbestekoa da prozedura bat zehaztea, betiere kontuan izanik zein markopetan den ulertua eta landua hizkuntza oinarrizko curriculumean: ikasleen behar komunikatiboen arabera, hainbat egoeratan burututako ekintza komunikatiboak.
- Atala:
- Egilea:
- Ocio, Begoña
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Curriculum-arloak:
- Programazioa
Europako Erreferentzia Marko Bateratua
- Argitalpenak
- Sortua: 2005(e)ko uztailak 29
- Bisitak: 3974
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Asko dira gure herrian euskara ikastera hurbildu diren ikasleak eta asko izango dira hemendik aurrera ere hurbilduko direnak. Guztientzat eta horien ikasprozesuaz arduratzen direnentzat premiazko tresna da Europako Erreferentzia Marko Bateratua. Gure hizkuntza, eta baita ere beste edozein hizkuntza ikasten edo irakasten ari den orok gogoz hartuko du liburu garrantzitsu honen euskarazko itzulpena. 2001ean argitaratu zen jatorrizko bertsioa, eta harrezkero, liburu horretara edo ondorengo beste zenbait itzulpenetara jo dute, behin eta berriz, hizkuntzen irakaskuntzan lanean jardun dutenek liburuaren mamiaz baliatzera. Lau urte igaro dira lehen argitalpenetik eta, zorionez, hemen dugu euskarazkoa.
- Atala:
- Egilea:
- HABE
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Bestelakoa
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma







