"Visualiza pensamientos e ideas" da Espainiako Gobernuaren menpeko INTEF institutuak (Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado) antolatu duen jende askorentzako ikastaro ireki labur baten izenburua (NOOC-a, alegia).
Otsailaren 27tik martxoaren 11ra iraungo du, eta 180 minutukoa da ordu-karga estimatua
AURKEZPENA ETA TREBAKUNTZA-SAIOAK
Primeran! B1 ikasmateriala argitaratu berri du HABEk. Metodoaren ezaugarriak eta planteamendu didaktikoaren berri emateko saioak antolatu dira euskaltegietako irakasleentzat.
AEK-ko Maider Barandiaran, Aitor Ogiza eta Andoni Tolosa irakasle eta metodoaren egileek emango dituzte saio hauek.
2018-1 ebaluazio-irizpideak bateratzeko saioak antolatu ditu HABEk. Hemen dituzu horiei buruzko informazioa eta izena emateko formularioak. Gainera, bertan duzu erantsita AZTERTZAILE IZENDATUA izateko eskaera-formularioa.
Hitz-ordena aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ondo jabeturik gaude oinordetzan jaso ditugun Azkue/Altuberen lege zaharrak oztopo handia direla testu komunikatiboak ekoizteko orduan. Erabilera zurrun horri aurre egin nahian, gaur egun, izugarri zabaldu da aditza aurreratzeko aholkua. Jarraibide nahikoa da hori esaldi argiak sortzeko? Non kokatu gainerako elementuak, zeren arabera antolatu? Zenbateraino da euskara ordena libreko hizkuntza.
Konplexua da oso ahozko komunikagaitasuna garatzeko prozesua. Horregatik, irakaslearen eginkizun nagusietariko bat da ikasleari laguntzea arrakastaz komunikatzeko bidean. Ikasleak —hizkuntza-erabiltzaileak— helburua lortuko badu, egokia behar du izan mintzamenaren planteamendu didaktikoak. Hori du xede, hain zuzen, ikastaroak.
Nola diseinatu Euskaltegiaren Curriculum-proiektua (ECP)? Horra hor etengabe egiten dugun galdera. Euskaltegiaren Curriculum-proiektua, betebehar administratiboa izatetik harago, funtsezko tresna da euskaltegiaren eguneroko funtzionamenduan eta estu loturik ditu elkarrekin hainbat arlo bere baitan: zer irakatsi, nori, noiz, nola eta zertarako, baita nola ebaluatu horiek guztiak ere.
Bi eguneko ikastaroa antolatu du ALTE erakundeak irailean Belgikan: "Managing Examinations for Language Testing Institutions". Izen-ematea, irailaren 3an bukatuko da.