Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
Hizkuntza kontuak, hizkuntz kontuak, hizkuntza-kontuak, hizkuntz-kontuak? (Bilbo)
- Atala:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics

- Atala:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Visits: 1235
- Comments: 0
- Favorites: 0
IÑAKI VILLOSLADA
Iñaki Villoslada, Donostian jaioa, Euskal Filologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Zuzenbidean UNEDen. Euskara-irakasle Donostiako Euskaltegietan 1982tik 1990era bitartean, IVAPeko teknikaria administrazioko hizkuntza-eskakizunak ebaluatzeko bederatzi urtean gero, eta hemezortzian Osakidetzako euskara teknikaria, Erakunde Zentralean lehenengo eta Donostialdea erakunde sanitario integratuan gero 2018ra arte, normalizazio- eta itzulpen-lanak egiten, batean zein bestean. Egun, euskalduntze-teknikaria da HABEn. Horrez gain, euskal erretorikako artikulu batzuk idatzi ditu, eta Historiako zenbait liburu itzuli enkarguz.
HELBURUAK
OROKORRA: Euskaraz idaztean nahiz hitz egitean dauden hizkuntz zalantzak bistaratu eta argitzea
OPERATIBOAK:
- Hitz berriak sortzeko baliabideak birpasatu ortografia aldetik.
- Azalpen gramatikalak emateko metahizkuntza erabiltzen ohitzen hasi.
- Puntuazio markaren baten erabilera modu integratuan landu.
- Irakasleen idazketa-mailan segurtasuna eta autonomia (erabaki-ahalmena) handiagotzeko hastapen batzuk jarri.
- Hiztegiak, banku terminologiak, corpus arakatzaileak (Hiztegi Batua, Zehazki, Euskalterm…) erabiltzeko irizpideak landu.
- Zenbait hizkuntza-zalantza argitu: ortografia, morfologia, sintaxia, ortotipografia, eta abar.
|
Izenburua |
Hizkuntza kontuak, hizkuntz kontuak, hizkuntza-kontuak, hizkuntz-kontuak? Bilbo |
|
Antolatzailea |
HABE |
|
Ikastaro-mota |
Aurrez aurrekoa |
|
Gaia |
Euskara |
|
Aditua: |
Iñaki Villoslada |
|
Iraupena: |
10 ordu / 2 saio |
|
Noiz-nongoak |
Bilbon Euskararen Etxea, Agoitz plaza 12018ko urriaren 19 eta 26an Orduak: 09:00 – 14:30 |
|
Norentzat |
Euskaltegietako irakasle eta langileentzat |
|
Matrikula |
34,70€ |
|
Izena emateko epea |
2018/09/10 – 2018/10/05 |
|
Eskaerak onartzeko eguna |
2018/10/11 |