Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
Idazkuntzaren hasi-masiak (1.3): Argitasuna -Bilbo
- Atala:
- Egilea:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics

- Atala:
- Egilea:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Visits: 1156
- Comments: 0
- Favorites: 0
Julia Marin
Billabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar bat urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan. Harrezkero, komunikazio teknikak jorratzen eta esperimentatzen dihardu.
1992an, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu dituena idatzizko komunikazioan. Hamalau urte eman ditu Testu interpretazioa euskaraz gaia irakasten Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean.
Helburuak
Orokorrak:
-
Zuzentasun gramatikaletik testurako pausoa ematea.
-
Prosamolde komunikatiboa bermatzeko irizpideak aztertu eta lantzea.
-
Gaur egungo prosaren gaineko gogoeta bultzatzea.
Operatiboak
-
Euskararen estiloa ardatz harturik, testu argiak idazteko irizpideak landuko dira, batez ere erdal interferentzia lexiko zein sintaktiko batzuen ondorioez ohartuz eta euskarazko eredu egokiak ikusiz.
-
Prosa korapilatzen duten gaiak jorratuko dira.
Programa laburtua:
Nominalizazioak, aposizioak, erlatibozko perpausak eta gerundioak.
Metodologia:
Ikastaroa praktikara zuzendurik egongo da bereziki, eta ariketa praktikoetan oinarrituko da. Dinamika horrek eskola-orduetatik kanpo lan pixka bat egitea eskatuko dio parte hartzaileari, hainbat testu berridazteko edo itzultzeko proposatuko baitzaio. Eskoletan, berriz, funtsezko azalpen teorikoak eman, ariketak zuzendu eta zalantzak argituko dira.
|
Izenburua |
Ahoskera I: Euskararen prosodiarantz. Idazkuntzaren hasi-masiak (1.3): Argitasuna Bilbo |
|
Antolatzailea |
HABE |
|
Ikastaro-mota |
Aurrez aurrekoa |
|
Aditua: |
Julia Marin Arteaga |
|
Iraupena: |
15 ordu / 5 saio |
|
Noiz-nongoak |
Bilbon Euskararen Etxea, Agoitz plaza 1 2018ko urriaren 8 eta 22an, azaroaren 5 eta19an eta abenduaren 3an Ordua: 12:00 – 15:00 |
|
Norentzat |
Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskara irakasleak |
|
Matrikula |
52,10 € |
|
Izena emateko epea |
2018/09/03 – 2018/09/24 |
|
Eskaerak onartzeko eguna |
2018/09/26 |