Prestakuntza-jarduerak
Idazkuntzaren hasi-masiak (2.1): KOHERENTZIA Donostia
- Atala:
- Egilea:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics

- Atala:
- Egilea:
- Areas of knowledge:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Bisitak: 1189
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Izena eman Donostiako ikastaroan
Julia Marin
Villabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar bat urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan. Harrezkero, komunikazio teknikak jorratzen eta esperimentatzen dihardu.
1992an, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu dituena idatzizko komunikazioan. Hamalau urte eman ditu Testu-interpretazioa euskaraz gaia irakasten Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean.
Helburuak
Orokorrak:
- Testugintzaren alderdi funtsezkoak ezagutu eta bereiztea: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa.
- Pentsamendu logikoaren garapenean trebatzea.
- Hizkuntz kalitatearen oinarriak moduluan ikasitako baliabideak testu idatzietan aplikatzea.
Operatiboak
- Koherentzia zer den ulertzea: terminoen glosarioa.
- Pentsamendua lantzea (buru-gimnasia).
- Paragrafoak eraikitzen eta tesi baten zerbitzura jartzen ikastea.
- Esaldiak josten ikastea, paragrafoak eratu eta testuaren haria/ardatza eraikitzen joateko.
- TEMA-REMA segidaren erabileran trebatzea.
Programa laburtua:
Unitate didaktikoak |
Irakastordu-kopurua |
1. Testu azterketa: tesia | 2 |
2. Koherentzia globala Paragrafoa: definizioa, tamaina, garapena | 5 |
3. Testuaren batasuna | 2 |
4. Testuaren bolumena: informazio planoak / ideien hierarkia | 2 |
5. Testuaren egitura/hezurdura: eskema | 2 |
6. Koherentzia lokala: diskurtsoaren haria/ardatza | 5 |
7. Aurrerabide tematikoa: Tema/Rema | 2 |
8. Pausaldiak | 1 |
GUZTIRA | 21 |
Metodologia:
Ikastaroa praktikara zuzendurik egongo da bereziki, eta ariketa praktikoetan oinarrituko da. Dinamika horrek eskola-orduetatik kanpo lan pixka bat egitea eskatuko dio parte hartzaileari, hainbat testu berridazteko edo itzultzeko proposatuko baitzaio. Eskoletan, berriz, funtsezko azalpen teorikoak eman, ariketak zuzendu eta zalantzak argituko dira.
Izenburua |
Idazkuntzaren hasi-masiak (2.1): KOHERENTZIA Donostia |
Antolatzailea |
HABE |
Ikastaro-mota |
Aurrez aurrekoa |
Aditua: |
Julia Marin Arteaga |
Iraupena: |
15 ordu / 5 saio |
Noiz-nongoak |
Donostian HABEren egoitzan (G2 gela), Vitoria-Gasteiz, 3
Orduak: 10:00 – 13:30 |
Norentzat |
Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskara irakasleak |
Matrikula |
69,40 € |
Izena emateko epea |
2018/12/05 – 2019/01/08 |
Eskaerak onartzeko eguna |
2019/01/09 |