Prestakuntza-jarduerak

Prosamolde komunikatiboa: Puntuazioa

Argitaratua: Monday, 26 February 2018, 8:37 AM
Julia Marin

Puntuazioa baliabide nagusietako bat da testu idatziaren egitura eta edukia antolatzeko. Esaldiak eta paragrafoak non hasi eta non amaitzen diren adierazteaz gain, ideien arteko hierarkia eta harremanak zehazten ditu.

Izena eman Bilboko ikastaroan

Izena eman Donostiako ikastaroan

Helburuak

Orokorrak:

  • Zuzentasun gramatikaletik testurako pausoa ematea.
  • Prosamolde komunikatiboa bermatzeko irizpideak aztertu eta lantzea.
  • Gaur egungo prosaren gaineko gogoeta bultzatzea.

Operatiboak

  • (Zehatz eta argi definitu behar dira. Horiek neurtzeko, ikasleengan behatu daitezkeen portaerak erabiliko dira. Helburu horiek adieraziko dute ikasleak prestakuntza-ekitaldia bukatutakoan frogatu behar duen lorpena.):
  • Puntuazio zeinu guztien erabilera aztertu.
  • Esaldi eta testu zati asko aztertuko ditugu, puntuazioari erreparatuz.
  • Puntuazio arazoak dituzten esaldi eta testuak zuzentzeko eskatuko zaio ikasleari.
  • Testu osoak puntuatuko ditugu, egituraren garrantziaz jabetzeko.

Programa

Puntuazio zeinu guztien erabilera ohikoenak ikusiko dira, lan teorikoen zein literatur testuen argitan, eta auzi nagusiak aztertuko.

Metodologia:

Ikastaroa praktikara zuzendurik egongo da bereziki, eta ariketa praktikoetan oinarrituko da. Dinamika horrek eskola orduetatik kanpo lan pixka bat egitea eskatuko dio parte hartzaileari, hainbat testu berridazteko edo itzultzeko proposatuko baitzaio. Eskoletan, berriz, funtsezko azalpen teorikoak eman, ariketak zuzendu eta zalantzak argituko dira.

 Izenburua

Prosamolde komunikatiboa: Puntuazioa

Idazkuntzaren hasi-masiak (1.2)

Bilbon eta Donostian

Antolatzailea

 HABE

 Ikastaro-mota

 Aurrez aurrekoa

 Gaia

 Idazkuntza

 Aditua:

 Julia Marin Arteaga

 Iraupena:

 15 ordu / 5 saio

 Noiz-nongoak

 

 

Bilbon

 Euskararen Etxean: Agoitz plazan, 1

Donostian

 HABEren egoitzan, Vitoria-Gasteiz kalean

 Apirilaren 16an eta 30ean

 Maiatzaren 14an eta 28an

 Ekainaren 11an

 Apirilaren 13an eta 27an

 Maiatzaren 11an eta 25ean

 Ekainaren 8an

12:00 - 15:00

10:00 – 13:00

 

 

 Norentzat

 Euskaltegietako irakasleentzat

 Matrikula

 52,10 €

 Lehentasuna izango dute 1.1 ikastaroa egindakoek

 Izena emateko epea

 2018/02/26 – 2018/03/28

 Eskaerak   onartzeko epea

 2018/04/03 – 2018/04/06