Bilatzailea
Prestakuntza-jarduerak
299 – Ahoskera – Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (II): Testu-interpretazioa
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 5 June 2017
- Bisitak: 1375
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Testu idatzia gauza hila da: buruarekin sortu eta buruarekin deskodetzen da. Ahozko komunikazioak parte-hartze aktiboagoa eskatzen dio hiztunari. Burua beharrezkoa da noski, gogora datozkigun irudien gainean eraikitzen baitugu ahozko jarduna (ezinezkoa da ikusten ez duguna kontatzea), baina ez da nahikoa. Hitz egiteak gure izate osoaren inplikazioa eskatzen digu: emozioak, gorputza, arima, kadentzia, erritmoa, arnasa…
Diseinua eta Garapena curriculumgintzan: HEOCetik Euskaltegiaren Curriculum-proiektura.
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 18 May 2017
- Bisitak: 1572
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Nola diseinatu Euskaltegiaren Curriculum-proiektua (ECP)? Horra hor etengabe egiten dugun galdera. Euskaltegiaren Curriculum-proiektua, betebehar administratiboa izatetik harago, funtsezko tresna da euskaltegiaren eguneroko funtzionamenduan eta estu loturik ditu elkarrekin hainbat arlo bere baitan: zer irakatsi, nori, noiz, nola eta zertarako, baita nola ebaluatu horiek guztiak ere.
La observación entre iguales (pares): Qué puedo yo aprender de y con otros profesionales de la enseñanza
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 18 May 2017
- Bisitak: 1359
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Funtsezko da hizkuntzen irakaskuntzan nola irakasten den aztertzea. Orokorrean, Ikasgelako Behaketa izenburuaren azpian ekintza-multzo bat dago ikasprozesuan eragiten duten aldagaien zer-nolakoen berri jasotzea helburu duena. Hainbat teknika eta estrategia daude datu-bilketak
egiteko, hala nola: txantiloi bidezko behaketak, kontrol-zerrendak, erregistro kualitaboak, bideo-grabazioak, etab.
Nork behatzen duen eta behaketaren zertarakoa ere funtsezkoak dira alor honetan. Bi behaketa-mota bereizten dira usadioz, behaketa parte hartzailea eta parte ez hartzailea. Formazio-saio honetan, behaketa hartzailea, lankidetzazkoa jorratu nahi dugu. Hemen behaketaren helburua ez da jarduera didaktiko desegokiak agerian utzita horiek zigortzea baizik eta elkarlanean jarduera didaktiko guztiak aztertu eta aurrerabideak aurkitzea.
Trebakuntza-saioak egiaztatze-deialdietako aplikazio informatikoetan
- Didakteka
- Sortua: 23 March 2017
- Bisitak: 1624
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Egiaztatze-deialdietan baliatzen diren aplikazio informatikoetan trebatzeko, bi orduko aurrez aurreko zenbait saio antolatu ditu HABEk aztertzaileentzat, bereziki egiaztatzegintzan inoiz aritu ez direnentzat.
Ebaluazio-irizpideak bateratzeko saioak 2017-1 (Izen-ematea)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 19 January 2017
- Bisitak: 7025
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2017ko ebaluazio-irizpideak bateratzeko saioak antolatu ditu HABEk. Hemen dituzu horiei buruzko informazioa eta izena emateko formularioak.
298 – Ahoskera - Ahots gorako irakurketa: paperetik ahora (I): Euskararen prosodiarantz (2017 / Getxo)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 13 September 2016
- Bisitak: 825
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azken urteotan, ahozkotasuna lantzeko beharraz hitz egiten da irakaskuntzaren esparru guztietan. Jabetu beharrean gara alferrikako ahalegina dela hizkuntza bat irakatsi nahi izatea hitza buruarekin (paperarekin) soilik lotzen badugu, benetako komunikazio-egoera batean ari garenean geure izatea oso-osorik inplikatzen baitugu prozesuan: burua, emozioak, gorputza eta arima.
304 - Idazkuntza / (II) Idazkuntzaren hasi-masiak (II.2): Kohesioa eta 305 - Idazkuntza / (III) Testugintza (2016-2017/Bilbo)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 13 September 2016
- Bisitak: 1397
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Formazio-planaren “Hizkuntz kalitatearen oinarriak” izeneko lehen moduluan landu ditugun hiru gaietan (“Hitz-ordena”, “Puntuazioa”, “Argitasuna”), perpaus-mailako kontuen inguruan jardun dugu gogoeta egiten, prosamoldean korapiloak detektatzen eta esaldi argiak idazteko jarraibideak ematen.
Bigarren moduluan, berriz, “Idazkuntzaren hasi-masiak” izenekoan, lehen urratsa eman, eta Koherentziaren erabileran trebatu gara. Baliabideak eskuratu ditugu pentsamenduaren adierazpide logikoa gauzatu eta ideien aukera, hurrenkera eta garapen egokia bermatzeko.
Oraingoan, bigarren urratsa emango dugu: “Kohesioa”. Kohesioak idatziaren barne-lotura gauzatzen du. Baliabideak eskainiko dira ideiak behar bezala lotu eta haien arteko harremanak modu egokian adierazteko.
347 Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma — C2 maila / Irakasleen Gaikuntza: 2016/17
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 13 September 2016
- Bisitak: 841
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk, C2 mailarako irakasleak prestatzeko, gaikuntza-ikastaroa eskainiko du 2016-2017 ikasturtean ere, maila horretarako gaitasun didaktikoa eskuratzeko aukera emanez. Hamasei irakaslek parte hartu ahal izango dute on line eta aurrez aurre emango den ikastaroan ikasle gisa. Gainditzen dutenei 200 orduko jarduera aitortuko die agiriak.