Irakasbil
Bilatzailea
Prestakuntza-jarduerak
1218 - Jardun bikoa helduen euskalduntzean (II)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 14 February 2023
- Bisitak: 786
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz, eta "jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-ibilbidea osatzera dator. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia, IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) autonomia sustatzea eta b) ebaluazioa hizkuntza-eragile bilakatzea.
1224 - Bideoak ikasprozesuan: aukerak eta baliabideak
- Didakteka
- Sortua: 14 April 2023
- Bisitak: 1405
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikastaro honen helburua bideoak ikasleen artean ikaskuntza sustatzeko izan dezakeen ahalmenaz jabetzea izango da.
Horretarako, bideoak ikaskuntza-testuinguruetan izan dezakeen erabileraz arituko gara. Bideoen erabilera didaktikoari buruz hausnartuko dugu, baita horren inguruko hainbat gako landu ere. Horretaz gain, ikaskuntzarako hainbat bideo-mota nola egin daitezkeen eta horiek ikaskuntzan zer funtzio izan dezaketen landuko da.
Ikastaroaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bideoa erabiltzeko proposamen bat diseinatuko du, baita bideo-eredu bat sortu ere.
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: online ikastaroak 2023an
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 1 December 2022
- Bisitak: 1233
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
2023ko urtarriletik maiatzera bitartean elkarren osagarri diren bi ikastaro antolatuko ditu HABEk, egitasmo zabalago baten baitan. Ikastaro hauek online eta era asinkronoan egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Ikastaro bakoitzak 40 orduko iraupena izango du, 20 ordu bi ataletan. Nagusiki jardun biko ereduan ari den edo arituko den irakasleari begirakoak izan arren, bestelako ereduetan ari denarentzat ere guztiz probetxugarriak izan daitezke.
1217 - Jardun bikoa helduen euskalduntzean (I)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 30 November 2022
- Bisitak: 1410
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia, IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) bi mundu plataformaren bidez konektatzea eta b) ikasleari bere ikaskuntzan laguntzea.
Hala, plataforma birtual bat diseinatzeko eta erabiltzeko oinarrizko printzipioak identifikatzea eta eredu honetan ikaskuntza-esperientzia esanguratsuak sortzeko jardunbide egokiak hautatzea izango da lehenengoren helburu orokorra. Bigarrenarena, aldiz, honako hauek identifikatzea: monitorizatzeko estrategia eta protokoloa zein ikasleari ikasprozesuan era eraginkorrean lagundu ahal izateko atzeraelikadura emateko baliabideak.
Arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia (gaztelaniaz)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 11 November 2022
- Bisitak: 1476
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azaroaren 22an (asteartea) eskainiko du José Ramón Rodríguez irakasle adituak. Bertan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu hemengo estekan aurkituko duzun formularioa.
Zenbait web-mintegi maiatzaren hasieran
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2 May 2022
- Bisitak: 1138
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Datozen egunotan egingo diren zenbait web-mintegiren berri izan dugu. Euskaraz izango ez diren arren, geure esparrurako ere interesgarriak izan daitezke. Honako gai hauek landuko dira: hizkunten irakaskuntza eta teknologia, bitartekotza eta egiaztatzegintza, ekintzara bideratutako ikuspegia eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria.
1209 - Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak.
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 22 April 2022
- Bisitak: 2136
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Ikastaro hau euskara-irakasleei zuzenduta dago, eta Euskaltzaindiaren arau gramatikalak betetzetik harago, edozein ekintza komunikatibotan hizkuntza kalitatez erabiltzeko gaitasun estrategikoa landuko da: hitz-ordena, testu-antolatzaileak, lexikoa, puntuazioa…
1210 - Portfolio digitala, ikasketa autonomorako tresna
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 22 April 2022
- Bisitak: 1973
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Portfolio digitala" ikastaroak ikas-irakaskuntzako gaitasun digitala garatzen eta hobetzen lagunduko du. Ikastaroak, batez ere, gaitasun digitalari dagozkion ondorengo alorrak landuko ditu: Informazioa, informazio alfabetatzea eta datuen tratamendua, Komunikazioa eta lankidetza, Eduki digitalaren sorkuntza eta Arazoen ebazpena.
Frantsesezko portefeuille hitzetik eratorria, portfolioa eskuzorro moduko bat da, paperak, dokumentuak, liburuak eta antzeko gauzak eramateko erabiltzen dena. Azken batean, pertsona baten ibilbidea edo jarduna erakusten duten lanen bilduma bat.
Hezkuntza-testuinguruetan, portfolioa ikasleari irakaskuntzan egiten dituen ahaleginak eta emaitzak modu objektiboan dokumentatzeko eta erakusteko aukera ematen dion tresna da. Bertan, ikasleak, hausnarketa-prozesu baten bidez, jardueren kantitatea eta kalitatea deskribatzeko eta aztertzeko modua dauka, eta bere ondorioak babesten ditu dokumentu eta materialekin.
Azken urteotan, portfolio digitalak interes handia piztu du hezkuntza-teknologiaren arloan. Portfolio digital edo ePortfolio gisa izendatu ohi dira literaturan.
Ikastaro honetan, portfolioa irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako metodologia gisa aztertuko dugu, ikasleak portfolio digitalak gara ditzan tresna irekiak ezagutuko ditugu eta Moodle plataforman oinarritutako irakaskuntzarako portfolio digitala osatuko dugu; betiere, ikaslea bere ikaskuntza-ibilbidearen jabe bihurtzeko ahaleginean emaitza didaktiko hobeak lortzeko.







