2018-2019 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: Emozioak eta hizkuntzen eskurapena

Argitaratua: Wednesday, 26 September 2018, 12:35 PM
Jon Andoni Duñabeitia

Emozioak eta hizkuntzen eskurapena” hitzaldian lehenengo hizkuntzen, bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen jabetzan zerikusia duten testuinguru emozional pluralen berri eman zuzen Duñabeitia jaunak. Hizkuntzak eskuratzen diren testuinguru afektibo desberdinen ondorioz, gaur egun,  hizkuntza horiekiko urruntze emozionala senti lezakete hainbat ikaslek, eta tarte emozional horrek, hizkuntzak eskuratzea zailtzeaz gain, pertsona horien inguruarekiko harremana oztopatu dezake, “diglosia emozional” deituriko konstruktua egia bihurtuz.

Nola erantzuten du gure organismoak atzerriko hizkuntza batez mintzatu behar dugun egoeren aurrean? Nola kudeatu behar da ikasleak sentitzen duen aldentze emozionala? Zein tresna pedagogiko ditugu eskura? Aukera eskaintzen du hitzaldiak entzuleek galdera horien inguruko hausnarketa egiteko, eta adibide praktiko eta parte-hartzaileen bidez galdera horietako batzuen erantzunak aurkitzeko.

Beste eduki interesgarriak

hizpide 84

Ohiko hutsegiteak pentsamenduan

«Emozioen kudeaketa» ikastaroan ikusi genuen, beste hainbat gauzaren artean, zer-nolako garrantzia duten pentsamenduek emozioak taxutzean. Emozio batzuk desegokiak gertatzen dira, hau da, ez digute balio izaten aurre egin beharreko arazoak konpontzeko, eta gehiago sufriarazten digute. Horietako asko dira pentsamenduak eragindako hutsegiteez eratutakoak. Artikulu honetan, hutsegiterik ohikoenetako batzuk deskribatzen dira.
Eneko Anton eta Jon Andoni Duñabeitia

Elebitasuna, bi hizkuntza hitz egitea baino gehiago

Elebidun izateak baditu ondorioak, hizkuntza baten baino gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izateaz gain. Hori horrela, elebidunen eta elebakarren arteko alderaketek zientzialari askoren interesa piztu dute aspalditik. Artikulu honetan, ondorio linguistikoei eta kognitiboei erreparatuko diegu, ondorio positiboei zein negatiboei, eta horretarako hainbat ikerketaren emaitzetan oinarrituko gara. Halaber, “abantaila elebidunaren” hipotesia aurkeztuko dugu
L de Lengua

Hizkuntzaren neurozientzia kognitiboa

Hizkuntzaren neurozientzia kognitiboa izan da L de Lengua-n Jon Andoni Duñabeitiari egin dioten elkarrizketan gai nagusia. Ohi bezala, Sarean dago eskura podcasta.