Argitalpenak
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Fontes Linguae Vasconum, mende erdiko ibilbidea euskal ikerketan
- Didakteka
- Sortua: 3 December 2020
- Bisitak: 1393
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Berriki "Fontes Linguae Vasconum 50 urte, ekarpen berriak euskararen ikerketari" liburua argitaratu da, eta dagoeneko bada ale bat HABE liburutegian eskuragai.
"Euskararen herria euskal hiztun" jardunaldiak
- Didakteka
- Sortua: 27 November 2020
- Bisitak: 906
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Euskararen herria euskal hiztun jardunaldiak" izan ziren azaroaren 12an eta 13an, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Kontseiluak antolaturik. Bertan adierazitakoen berri izan nahi duenak aukera dauka Sarean.
2020/2021 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: Pentsatzearen garrantzia hitz egiterakoan: hizkuntza-tipologia aplikatzea hizkuntzaz jabetzeari eta hizkuntzaren pedagogiari
- Bideoteka
- Sortua: 27 November 2020
- Bisitak: 1295
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2020/2021 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko hitzaldian, bigarren hizkuntzaren jabekuntzan TFS hipotesia kontuan hartzeak dituen abantailak eta horren inplikazio pedagogikoak azaldu ditu Iraide Ibarretxe-Antuñano ikertzaile eta Zaragozako unibertsitateko irakasleak.
Oinarrizko lexikoaz
- Didakteka
- Sortua: 19 November 2020
- Bisitak: 1478
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Iñigo Astiz kazetariak Leizarragaren itzulpen handia ekarri zuen hizpidera duela hilabete zenbait argitaraturiko "Euskal literatura izan zena eta izan zitekeena" artikuluan. C2 mailako itzulpena, ezbairik gabe. Haatik, testu hartan badira A1 mailan ikasten diren hitzak ere, jakina; oinarrizko lexikoa.
Erreferentzialak: latinezko -alis eta -aris bukaerak
- Didakteka
- Sortua: 17 November 2020
- Bisitak: 1330
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Latinezko -ālis / -āris bukaera izenei erantsi eta adjektibo erreferentzialak (haien jatorrian izan bat dago) lortzen dira. Euskaraz adjektibo horiek -al / -ar bukaeraz eman ohi dira. Hitz-elkarketako arauan aipatu zituen adjektibo erreferentzialak Euskaltzaindiak. Dena den, hainbat termino emateko orduan bikoiztasunak sortu eta ugaritu diren bitartean, beste termino batzuen kasuan, bikoiztasunak saihestu direla ematen du. Bikoiztasunak bikoiztasun, -al / -ar bukaturiko zenbait adjektibo ez dira beti erreferentzial hutsak, eta ezin dira ordezkatu hitz-elkarketaren bidez erreferentzialtasuna adierazten ez dutenean. Horregatik, euskal hiztegiak jaso behar ditu gutxienez erreferentzial izanik adjektibo arrunten (kalifikatzaileen) arlora beren eremu semantikoa handitu dutenak.
"Euskara eta Feminismoa bidelagun" jardunaldiak azaroko astearteetan online
- Didakteka
- Sortua: 1 December 2020
- Bisitak: 1348
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Euskara eta feminismoa" jardunaldiak online izan ziren iragan azaroko astearteetan goizeko hamarretan, lau mahai-inguru guztira, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean antolatutakoa.
“Euskara Eskuz Esku (EEE)” proiektua sortu du Euskaltzaindiak
- Didakteka
- Sortua: 4 November 2020
- Bisitak: 1437
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak berriki sortu du Euskara Eskuz Esku (EEE) proiektu berria, Ipar Euskal Herrian aditu ez diren zenbait hiztunen zalantza euskara batuaren erabilera egokiari buruz argitzeko eta zailtasunak bideratzeko. Webgunearen helburu nagusia arauak aurkeztea da eta Ipar Euskal Herriko berezitasunak azpimarratzea, bereziki euskara batuan onartutako Iparraldeko formak lehenetsiz.
Euskara Batuaren Eskuliburua egoki erabiltzeko saioak
- Didakteka
- Sortua: 20 October 2020
- Bisitak: 1072
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak aurrez aurreko ikastaro bi antolatu dituzte azarorako. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egoki erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira saio hauetan, Andres Alberdi EBEren batzordeko buruaren eskutik. Dohainik izango dira, baina izena eman behar da azaroaren 12ra bitartean (EIEko bazkideek izango dute lehentasuna)