Irakasbil
Argitalpenak
Hizkuntzaz
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Etenpuntuak... beste puntuazio-markekin konbinatuz
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 1577
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Koronabirusak denon bizitzari etenpuntuak jarri dizkio, batzuei (hainbati, hobeto esan, gutxi asko direlako kasu honetan), ordea, puntu finala... Gaurkoan, etenpuntuen erabilerari buruzko zenbait aholku emango ditugu.
Gaixotasunen idazketa
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko martxoak 10
- Bisitak: 1553
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Gaixotasunak letra txikiz eta kurtsibarik erabili gabe idatzi ohi dira izen berezi bat biltzen dutenak izan ezik; izan ere, honelako eta halako pertsonaiaren eta tokiaren izenarekin bataiatutako sindrome, gaixotasun edo birusen kasuan letra larria (beti) eta deklinabide-atzizkia (askotan) erabiltzen dira. Lexikalizatu direnek, berriz, bi idazkerak onartzen dituzte.
Orain "gaude", gero "goaz"
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko otsailak 18
- Bisitak: 2197
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Andoni Egaña harrituta dago (eta, bestela bezala egin arren, kexu da) kalean bi gaztek "bihar gaude" esanaz agurtu dutelako elkar. Egia da gaztelaniaren kalko bat dela, baina, nork ez du "bihar goaz" esaten? Zein da, bada, arazoa?
Euskara Batuaren Eskuliburua
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko abenduak 19
- Bisitak: 2761
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Eskuliburu honen helburua Euskaltzaindiaren araugintza ezagutaraztea da. Izaera eredu-emailea du eskuliburuak. Euskararen barne-funtzionamenduan hausnartu nahi duen euskal hiztun jantziaren jarraibidezko liburu praktikoa da.
Edari alkoholdunak Euskaltzaindiaren hiztegian
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko abenduak 17
- Bisitak: 1545
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Pattarra –likorea– (Iparraldean aguardient) baino ez zen edaten Euskal Herrian, sagardoaz gain, aparteko luxuetarako herrialdea ez zenean gurea. Orduz gero asko aldatu dira gauzak…
Adibide guztiek araua agortzen dutenean eta araua ez denean eredu
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko azaroak 13
- Bisitak: 1394
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
1986an, Euskaltzaindiak maileguzko hitzen idazkerari buruzko Uztaritzeko adierazpena egin zuen, maileguzko hitz berriei buruzko Euskaltzaindiaren erabakiak aditzera emateko. Bertan, latinezko —cretum bukaerak euskaraz— u ematen zuela adierazi, eta lau adibide eman zituen: diskretu, dekretu konkretu, sekretu.
Kapitain pilotu
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko irailak 19
- Bisitak: 1975
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Abiadore" hitza baztertzea nahi du Euskaltzaindiak "hegazkinlari" eta "pilotu" aldeztuz. "Abioi" ez dago hobetsita ("aireko" eta "hegazkin" baizik), Hiztegian dagoen arren; baina gaztelaniaz ("avión") eta frantsesez ("avion") erabiltzen denez zaila izango da "abioi" hitza ez erabiltzea barra-barra. Ildo beretik, "aeroplano" ez da hautatu beharreko hitza "aireplano" baizik. "Abioneta"z ere ahaztu behar dugu "aireplano txikia" bailitzateke erabili beharrekoa. "Aireportua" da, noski, tokia horiek guztiak lurreratzeko eta aireratzeko edota "aerodromoa" (ez "airedromo").
Zerbait berri jakin nahi baduzu...
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko uztailak 3
- Bisitak: 1476
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
EGLUn "zerbait" eta "norbait" izenordainak izenondo baten laguntzan ager daitezkeela azaldu zuen Euskaltzaindiak eta horrelakoetan izen sintagma eta guzti erabili ohi dugula. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren "zerbait" izenordainaren sarreran, ordea, kontrakoa gomendatu du. "Norbait" izenordainaren sarreran, aitzitik, gomendiorik ez dago, ez eta adibiderik izenondo baten laguntzan. Orotarikoan aldiz, bai; "norbait" sarreran mugagabeko izenondoaren adibidea egon badago. Zer egin?







