Zutabe 17

Argitaratua: Monday, 29 August 1988, 4:35 PM
zutabe 17

Zutabe 17 aurkezpena

  • Argitalpenak
  • Sortua: 30 August 1988
  • Bisitak: 626
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Sarrera

Denborajoan denbora etorri, berriro ere eman diogu hasiera kurtso berri bati. Ahalik eta oparoengerta dakizuela.

«Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan: ondorengo ikerketa baten oinarriak» Pello Esnalek 1986an Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako tesina dugu. Lan trinko honetan egileak ondorengo ikerketen oinarriak jarri nahi izan ditu. Monografia bi ardatz nagusiren inguruan dago taxutua. Lehenengoak «Erroreak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan» du izenburu eta gaia bere osoan hartu eta miatzen du. Bigarrenak, berriz, «Ikasleen erroreak .euskalduntzearen azken urratsetan» izenekoak, gaiari zehazkiago heltzen dio eta hurbilagotik ekiten ondorengo ikerlanen oinarriak jartzeari.

Lehendik ere hartu izan du euskara aztergai Zutabek. Hala izan behar! Hori bait da gure eguneko egitekoa eta kezka. Oraingoan,eta hala nahi genuke hemendik aurrera ere, sail berri bat eskaini diegu Rufino Iraola, Dionisio Amundarain eta Patxi Salaberrik buruturiko lanei. Sail honek euskararen beraren hainbat eta hainbat alderdi eta arazo ikutu nahi lituzke eta, zer esanik ez, geure euskara aberastu eta herritartzeko proposamen eta baliabideen berri eman. Guztiontzat lagungarri gertatuko ahal da.

«Irudibidez», aurrekoa bezala, sail berria dugu. Bertan, irudiaren indarra eta hitzezko azalpena uztartuz, euskararen irakaskuntz alorreko kontzeptuak azaldu ezezik zenbait eritzi ere eman nahi genituzke beste era batera. Lehenengo honetan irakaskuntzak ikaslearengan ardaztu behar duela gogorarazten zaigu.

Bost artikuluk osatzen dute «Itzulpenak eta lankidetzak» saila. Larsen-Freeman-ek hizkuntzaren oinarrizko hiru izari aintzakotzat hartzeko premia azaltzen digu. Liulejohn-ek, bere aldetik, ikaslearengan ardazturiko zenbait planteamendu aztertzera garamatza. Hizkuntz programak metodoa eta ikasgaien edukia aukeratzeko egokiera eman beharko liokeela ikasleari, argudiatzen du Littlejohn-ek, Hirugarren artikuluak Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegiaren berri dakarkigu. Hurrengoak Labayru Ikastegiak buruturiko azterketa baten emaitzak eskaintzen dizkigu. Azken urteotan euskaldun alfabetatu eta tituludunen kopurua goraka joan arren, euskara gutxiago eta pobreago erabiltzen dela ikusita, Labayrukoek arazo honi bue/ta emateko beharra ikuserazten digute. Azkenik, Hualdek Euskal Mundu-Biltzarrean hizkuntz ikaskuntzaren eremuan aurkeztu ziren txostenak laburtu eta komentatzen ditu bere artikuluan.

Oraingo honetan lean van Yzendoorn hizkuntza erromanikoen irakasle «euskaldun finlandiarra» elkarrizketatu dugu. Besteak beste, suomieraren gorabeherez hitz egingo digu. Jakingarriak dira oso irakasle honek esandakoak: «Gure mundutxoa» sailak ixten du alea. Besterik ez. Kurtso ona izan.

Gai monografikoa

Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 703
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Errakuntzak helduen euskalduntzearen azken urratsetan: ondorengo ikerketa baten oinarriak izenburuz aurkeztu genuen 1986an tesina Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian, Zorroagan, duen Filosofi eta Hezkuntz Zientzien Fakultatean. Izenburuan bertan esaten denez, tesinak ondorengo ikerketa baten oinarriak jarri nahi ditu, eta hamar hurbilketaren bildumatzat jo daiteke. Hamar hurbilketa hauetako bederatzi bi sailetan banatzen dira, hamargarrena bibliografia delarik: lehenengo sailak «Erroreak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan » du .izenburu eta gaia bere osoan hartu eta urratzen du; bigarrenak, berriz, «Ikasleen erroreak euskalduntzearen azken urratsetan» izenekoak, gaiari zehatzago heltzen dio eta hurbilagotik ekiten ondorengo ikerketaren oinarriak jartzean.

euskararen kutxa

Eskolaren harian

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 636
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Behin behar eta, oihan zarbatsuan barrena abiatu naiz oraingoan ere. ZUTABEtik lantxo bat eskatu eta kapazitatea baino borondate gehiago duen honek ezetz esaten jakin ez! Ez dakit zer aterako zaidan, zer tratatu nahi nukeen ere ez bait daukat garbi. Dena dela, 6/7 puntutan bilduko ditut klaseetan nireganaturiko esperientzia eta kezka batzu.

euskararen kutxa

ldazlanak eta eskutitzak

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 648
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Maizpide Euskaltegiko Irakasleei: 1988koEGA azterketan 25 +24 +16 lagunenak aztertu ondoren bildutako zenbait gogoeta.

euskararen kutxa

Euskararen zenbait fonemeren ahoskerari buruz

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 632
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Artikulutxo hau idaztera bultzatu gaituena klaseetan euskara arruntean gero eta okerrago ahoskatzen diren fonema zenbaiti tratamendu berezirik ematen ez zaiela ikustea izan da. Fonema konfliktiboak honako hauek dira: /11/,/x/,/z/, /ts/ eta /tt/, eta neurri txikiago batean /tz/ ere bai.

Aldrebeskeriak

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 694
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ikaslearen nortasuna, pentsakera kognoszitiboak eta blokaia sikologikoak guztiz aintzakotzat hartu beharrekoak dira, irakaskuntza ikaslearengan ardaztu nahi badugu.

Beste iturrietatik

Hizkuntzaren izariak: tenkera, pragmatika eta esanahia

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 682
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Hizkuntz irakasleak daudenetik, aburu eta iritzi desberdinak egon dira hizkuntza irakasteko metodo hoberenari buruz1. Mende honen erdialdean, eta hizkuntzalaritza estrukturala edo deskribatzailearen eraginez, eritzirik hedatuena zen hizkuntza arlo hierarkikotan, edo mailatan, eratua zegoela.

Arlo horiek hizkuntzaren estruktura fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak zeuzkaten. Planteamendu horri dagokion syllabusa, hizkuntz irakaskuntzan, syllabus estrukturala da. Ikastaroetan eta testu-liburuetan, ikasgai edo unitate bakoitzean estruktura bat edo beste azaltzen zen. Ikastaro eta liburu horietan, estrukturak ordenatzeko kriterioa konplexutasuna zen. Estrukturarik errazenekin hasten zen zailenekin bukatzeko.

Beste iturrietatik

Ikaslearen aukera hizkuntz ikaskuntzan

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 646
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ikaslearengan ardaztutako planteamenduak, normalean, bi motatakoak izan ori dira. Batzuetan, ikasleen beharrak betetzeko syllabusak egitea dute helburu. Beste batzuetan, ikasleek klasean parte har dezaten eratutako ariketak dituzte eginkizun.

Artikulu honetan, hala ere, egileak argudiatzen du ikaslearengan benetan ardaztutako planteamenduak metodoa eta ikasgaien edukina aukeratzeko egokiera eman beharko liokeela ikasleari. Hau egin daiteke ohizko ikasgelan problema handirik gabe. Remen iradokizun batzuk ematen dira ikasleen aukera ohizko ikasgelan sartzeko. Ikaslearen aukera hizkuntz ikastaldiaren funtsezko elementu bihur daiteke irakaslerikgabeko ikastoki edo laborategien bidez. Honi buruz, artikulu honetan Bahrain-go University College-n egindako esperientziak aurkezten dira.Ikasle eta irakasleen iritziak aztertzen dira.Aditzera ematen da lan gehiago egin behar dela, ikasleen aukera hizkuntz ikaskuntzaren elementu aktiboa izan dadin.

Gure iturrietatik

Maizpide euskaltegi-barnetegi berria Lazkaon

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 784
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Aurtengo apirilaren 23tik aurrera euskaltegi berri bat dugu Euskal Herrian: Lazkaoko Maizpide euskaltegia. Euskaltegi berria eta barnetegia, HABEk lehendik Hondarribian duenaren ildotik sortua.

Gure iturrietatik

Bizkaiko euskaldungo heldua alfabetatzeko egitasmoaren lehen urratsak

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 689
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lan hau Labayru Ikastegiko Euskara Arloaren egitamu eta ekintzen artean kokatu behar da*. Ikastegi honek urte asko darama helduen alfabetatze-lanean murgildua. Arlo hau nahiko ondo ezaguturik, azken urteotako ikaslegoa ikusita, hurrengo arazoaz jabetu da Ikastegiaren zuzendaritza: gero eta euskaldun alfabetatu eta tituludun gehiago dagoela, eta, ordea, gero eta euskara gutxiago eta pobreagoa erabiltzen dela.

Gure iturrietatik

ll. Euskal Mundu Biltzarra hizkuntz ikaskuntzaren eremuko hitzaldiak

  • Didakteka
  • Sortua: 24 August 1988
  • Bisitak: 690
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Lerro hauetan, Euskal Mundu-Biltzarrean hizkuntz ikaskuntzaren eremuan aurkertu ziren txostenak laburtu eta komentatu nahi ditut. Bakarrik Biltzarrean banatu ziren lan idatziak aipatuko ditut hemen. Hauek dira hizlari inbitatuen txostenak. Egile denak lehen mailako ikertzaileak dira hizkuntz ikaskuntzaren arloan.

Nahiz eta artikulu guztien gai orokorra hizkuntz ikaskuntza izan, ikertutako azpi-arloak eta ikuspegiak desberdinak dira oso. Clahsen-ek era Karmiloff-Smith-ek lehen hizkuntzaren garapena aztertzen dute beren artikuluetan. Meisel eta Mahlau-k, beren txostenean, bi hizkuntzen baterako eskurapenaren problematika miatzen dute. Cummins ere elebitasunaz arduratzen da, baina batez ere gizarte-mailan, eta eskola-sistemaren funtzioa kontsideratzen du. Azkenik, Felix-ek helduen hizkuntz ikaskuntza du aztergai.

Solasean

Elkarrizketa: Jean van Yzendoorn

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 622
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

lean van Yzendoorn hizkuntza erromanikoen irakasle da VAASA-ko unibertsitate finlandiarrean; frantsesa, espaniera eta italiera irakasten ditu: oinarrizko ikastaroak eta merkatal hizkera. VanYzendoorn-ek Frantzian, Italian eta Espainian ikasi zuen eta, bestalde, eskarmentu handiko gizona da merkataritzan,ez bait zen alferrik aritu hogeitabost urtetan makinariaren inportazio-esportazioan.

Orduan ere, alabaina, unibertsitatearekin lotuta zegoen, Iparraldeko lurralde haietan ez bait dira asko hizkuntza latinoak dakizkitenak. Van Yzendoorn izatez holandarra da,baina badaramatza hogeita hamar urte Finlandian, eta oso erroturik daga herrialde horretan. Esatekoa da, era berean,Suedian ere aritu zela lanean bi urtez, Une honetan euskara ikasten ari da. Lazkaoko euskaltegian denboraldi bat eman zuela aprobetxatuz, berarengana joan ginen,besteak beste, suomieraren gorabeherez hitz egiteko. Suomierarekin gertatutakoa oso interesgarria da elkarren ondoan dauden hizkuntzei dagokienean, hizkuntz politikaz eta hizkuntza minoritarioez arduratzen direnentzat. Jakina da horrela kosolasaldietan gauza asko geratzen dela argitu gabe eta hutsuneak ere ugari izaten direla. Horretarako liburu espezialduetara jo beharko litzateke (sarrera motxbat bada Euskaltzaindiak argitaratutako Euskararen Liburu Zuriaren 6. kapituluan).Nolanahi ere, gure ustetan, oso jakingarriak dira Yzendoorn irakasleak esandakoak.

Gure mundutxoa 17

  • Didakteka
  • Sortua: 29 August 1988
  • Bisitak: 742
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Expolingua'88

Euskara-irakasle eta irakaslegaientzat ikastaroa Zornotzan

Aurten Bai 88: «Gu bagoaz aurrera»

Neurolinguistika eta ikaslearen autonomia