Didakteka
ll. Euskal Mundu Biltzarra hizkuntz ikaskuntzaren eremuko hitzaldiak
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
- Bisitak: 872
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lerro hauetan, Euskal Mundu-Biltzarrean hizkuntz ikaskuntzaren eremuan aurkertu ziren txostenak laburtu eta komentatu nahi ditut. Bakarrik Biltzarrean banatu ziren lan idatziak aipatuko ditut hemen. Hauek dira hizlari inbitatuen txostenak. Egile denak lehen mailako ikertzaileak dira hizkuntz ikaskuntzaren arloan.
Nahiz eta artikulu guztien gai orokorra hizkuntz ikaskuntza izan, ikertutako azpi-arloak eta ikuspegiak desberdinak dira oso. Clahsen-ek era Karmiloff-Smith-ek lehen hizkuntzaren garapena aztertzen dute beren artikuluetan. Meisel eta Mahlau-k, beren txostenean, bi hizkuntzen baterako eskurapenaren problematika miatzen dute. Cummins ere elebitasunaz arduratzen da, baina batez ere gizarte-mailan, eta eskola-sistemaren funtzioa kontsideratzen du. Azkenik, Felix-ek helduen hizkuntz ikaskuntza du aztergai.