Bizkaiko euskaldungo heldua alfabetatzeko egitasmoaren lehen urratsak

Argitaratua: Monday, 29 August 1988, 4:10 PM
Gure iturrietatik

Lan hau Labayru Ikastegiko Euskara Arloaren egitamu eta ekintzen artean kokatu behar da*. Ikastegi honek urte asko darama helduen alfabetatze-lanean murgildua. Arlo hau nahiko ondo ezaguturik, azken urteotako ikaslegoa ikusita, hurrengo arazoaz jabetu da Ikastegiaren zuzendaritza: gero eta euskaldun alfabetatu  eta tituludun gehiago dagoela, eta, ordea, gero eta euskara gutxiago eta pobreagoa erabiltzen dela.