Didakteka
Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
- Bisitak: 945
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Errakuntzak helduen euskalduntzearen azken urratsetan: ondorengo ikerketa baten oinarriak izenburuz aurkeztu genuen 1986an tesina Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian, Zorroagan, duen Filosofi eta Hezkuntz Zientzien Fakultatean. Izenburuan bertan esaten denez, tesinak ondorengo ikerketa baten oinarriak jarri nahi ditu, eta hamar hurbilketaren bildumatzat jo daiteke. Hamar hurbilketa hauetako bederatzi bi sailetan banatzen dira, hamargarrena bibliografia delarik: lehenengo sailak «Erroreak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan » du .izenburu eta gaia bere osoan hartu eta urratzen du; bigarrenak, berriz, «Ikasleen erroreak euskalduntzearen azken urratsetan» izenekoak, gaiari zehatzago heltzen dio eta hurbilagotik ekiten ondorengo ikerketaren oinarriak jartzean.