Hizkuntzaren izariak: tenkera, pragmatika eta esanahia

Argitaratua: Monday, 29 August 1988, 3:50 PM
Beste iturrietatik

Hizkuntz irakasleak daudenetik, aburu eta iritzi desberdinak egon dira hizkuntza irakasteko metodo hoberenari buruz1. Mende honen  erdialdean, eta hizkuntzalaritza estrukturala edo deskribatzailearen eraginez, eritzirik hedatuena zen hizkuntza arlo hierarkikotan, edo mailatan, eratua zegoela.
 Arlo horiek hizkuntzaren estruktura fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak zeuzkaten. Planteamendu horri dagokion syllabusa, hizkuntz irakaskuntzan, syllabus estrukturala da. Ikastaroetan eta testu-liburuetan, ikasgai edo unitate bakoitzean estruktura bat edo beste azaltzen zen. Ikastaro eta liburu horietan, estrukturak ordenatzeko kriterioa konplexutasuna zen. Estrukturarik errazenekin hasten zen zailenekin bukatzeko.