Bi jardunaldi egin ziren joan den astean ELE (espainiera atzerriko hizkuntza gisa) esparruan: "II Jornadas formaACTIVAS de profesores", Valladoliden, eta "II Encuentro de profesores innovadores y creativos", Madrilen.
Bertan landutakoari buruzko informazioa Sarean aurki daiteke.
Idazle, kazetari, gidoilari, aurkezle, blogari… Hamaika ofizio izana da Hasier Etxeberria, eta horien artean euskara irakasle, HABEk 1981ean Hondarribian irekitako barnetegian, hain zuzen. Denbora laburrean aritu baldin bazen ere, testigantza utzi zuen garai hartako materialgintzan eta baliabide didaktikoetan. Horren lekuko, Zutabe aldizkarian idatzitako artikulua: Goi mailetarako ikasgai bat.
"Elegunea" proiektua jarri du abian HABE Liburutegiak Eibarko Juan San Martin liburutegiarekiko lankidetzan. Hizkuntzak ikasteko baliabideak biltzen dituen ataria da, horretarako Interneten dauden dohaineko baliabideak herritarren eskura jartzeko asmoz sortutakoa.
Didaktika Topaketa hau urtarrilaren 28an egingo da Donostian; 123 lagunek eman dute izena bertan eta hiru atal nagusi izango ditu: ordu bete inguruko bi saio, aldi berean egingo diren hiru saio eta mintzodromoa.
2017ko ebaluazio-irizpideak bateratzeko saioak antolatu ditu HABEk. Agindu eta Ebazpen berriaren eraginez hainbat aldaketa funtsezko egin dira egiaztatzegintzako prozeduretan eta, ondorioz, hainbat zalantza sortu dira. Honatx, labur, hainbat argibide zalantzok uxatzeko.
2016ko abenduan egin zen Bartzelonan ELE BCN Topaketa. 25. edizioa izan zen iazkoa. Bertan landutako gaiez informazioa izateko bide desberdinak daude Sarean.