Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
Ebaluazio-irizpideak bateratzeko saioak 2017-1: FAQ (maiz egindako galderak)
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Visits: 1926
- Comments: 0
- Favorites: 0
Agindu eta Ebazpen berriaren eraginez hainbat aldaketa funtsezko egin dira egiaztatzegintzako prozeduretan eta, ondorioz, hainbat zalantza sortu dira. Honatx, labur, hainbat argibide zalantzok uxatzeko.
1. Prestakuntza-ataletik bideratuko den eskaintza eta bateratze-saioak bi jarduera desberdinak dira?
Ez. Jarduera bakarra da eskaintzen dena: bateratze-saioak.
2. 2017ko deialdietan aztertzaile izateko parte hartu behar da bateratze-saioan?
Ez derrigorrez, 2017ko Ebazpenaren arabera. Halere, Ebaluazio-atalaren gomendioa da bateratze-saioa egitea, orain arte bezala.
Kontuan hartzekoa: Ebaluazio-atalak aztertzaileen aukeraketa egitean bateratze-saioetan parte hartuko duten irakasleak lehenetsiko ditu.
3. Zer egin behar da bateratze-saioetan parte hartzeko?
Irakasbil webgune honetatik abiatuta bateratze-saioetan parte hartzeko izena eman.
4. Bateratze-saioetarako izena emateko dokumentuan ez dira orain arteko tutoreen izenak ageri. Hor ageri direnek bakarrik bideratuko dituzte saioak?
Ikusten diren izenak maila desberdinetako arduradunenak dira. Gainerako tutoreak ere arituko dira, ohi bezala, nor bere taldearen gidari.
5. Bateratze-saioak orain artekoak bezalakoak izango dira?
Bai. On line-ko eta aurrez aurreko saioak daude aurreikusita B1, B2, C1 eta C2 mailetan, ohi bezala. A1 eta A2 mailak on line bideratuko dira.
6. Izena eman daiteke bateratze-saioetan maila jakin batean eta aztertzaile izateko beste maila bat aukeratu?
Ebazpenaren arabera ez dago eragozpenik horretarako. Hala ere, Ebaluazio-atalaren iritzia da komeni dela maila jakin batean aztertzaile jardungo duenak bateratze-saioan maila horretan ere parte hartzea. Eraketa-lanak hori gogoan egingo dira.
7. Bi mailatan har daiteke parte bateratze-saioetan?
Aukera dago B1etik C2ra bitarteko maila bateko bateratze-saioan aritzeko eta gero A1ean edo A2an jarduteko ere. Ezin da, esaterako, B1 eta B2ko saioak aldi berean egin, data bertsuetan aurreikusita daudelako. B1, B2, C1 eta C2, mailetakoak lehenago egingo dira. Horien aurrez aurreko azken bilerak 2017-03-13an amaituko dira eta orduantxe hasiko dira A1 eta A2 mailetako bateratze-saioak.

