Irakasbil
Didakteka
2017ko AEKren VI. Didaktika Topaketa
Argitaratua: asteazkena, 2017(e)ko urtarrilaren 25(e)an, 11:59(e)tan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Jardueraren antolatzailea:
- AEK

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Jardueraren antolatzailea:
- AEK
- Bisitak: 1967
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
VI. Didaktika Topaketa urtarrilaren 28an egingo dugu Donostian, Gipuzkoako Bazkundean. 123 lagunek eman dute izena bertan.
- Hasteko, ordubete inguruko bi saio eskainiko ditugu aukeran lehenengo tartean.
- Mintzola Fundazioko Josune Zabalak ahozkotasunaz jardungo du; zer den, zergatik eman garrantzia eta klaserako pista batzuk emango dizkigu (AIZU aldizkarian egindako elkarrizketa).
- Aurten gure ECPak [Euskaltegiaren Curriculum Proiektuak] osatu behar ditugunez, HABEko Agurtzane Maiz teknikariak azalduko digu ECPa zer den eta nondik datorren; zalantzak argitzeko tartea ere egongo da.
- Bigarren atalean, berriz, hiru aukera izango ditugu.
- AIZU!-koekin batera interes-talde bat osatuko dugu galdera bati erantzun nahian: "Nola erabili AIZU! klasean?".
- Andoni Tolosak eta Hector Riosek "Norberaren Ikas-Alorra" norberak ikasteko ingurune pertsonala zer den azalduko digute, ikasteko autonomia eta XXI. mendeko teknologiarekin lotuta.
- Bea Salaberrik aurkeztuko digu, Iparraldeko AEKk azken bi urteotan talde trinkoekin burutu duen esperientzia berritzailea.
- Horren ondoren, goizari bukaera emateko Mintzodromoa egingo dugu goizean zehar ikusi eta entzundakoez solasteko.
Erakutsi iruzkinak