e-HIZPIDE aldizkariak badu bere ISSN zenbakia

Argitaratua: asteartea, 2016(e)ko azaroaren 15(e)an, 17:57(e)tan
e-HIZPIDE

Nazioartean argitalpen seriatuak identifikatzeko erabiltzen den zenbakizko kodea da ISSNa (International Standard Serial Number / Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua).  Dagoeneko, badu berea e-HIZPIDE aldizkari elektronikoak. Hau honela, zenbaki hori agertuko da argitalpenaren artikulu guztietan.

ISSNari buruzko informazio zabalagoa nahi baduzu, Espainiako Liburutegi Nazionalaren webgunean aurkituko duzu.