Barakaldoko Euskara Udal Erakunde Autonomoan (Udal Euskaltegia) jardungo duten euskara-irakasleen lan-poltsarako meritu-lehiaketa arautuko duten oinarriak eman dira argitara Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
HABEk ikerketa-eremu berriak zabaldu eta landu nahi ditu helduen euskalduntzean, bereziki aniztasun funtzionalaren eremuari erreparatuz, bigarren hizkuntzen ikas-irakas prozesuen eta desgaitasunen eremuekin zerikusia duten gaietan prestatzeko egitasmo zehatzak emanez. Horretarako, ikertzaileen gaikuntzarako beka-deialdia egitea erabaki du.
Hala, 2024ko abenduaren 12ko Ebazpena argitaratu da EHAAn, bekaren oinarriak onartu eta deia egiten duena. HIlabeteko epea dago eskariak aurkezteko, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
HABEk, Elkar argitaletxearekin elkarlanean, "PRIMERAN! C1.2” materiala plazaratu berri du, 2023ko maiatzean argitara eman ziren lehen liburukiari eta web-atariari jarraipena emanez, Aurrekoa bezala, HEOCaren ildo metodologikoei jarraikiz, jardun biko ikasteredurako egin da. Ikaslearen liburuak, "Moodle PRIMERAN!C1" ikastaroa eta web-ataria dira euskarri nagusiak. Ikaslearen liburu horiek salgai daude Euskal Herriko saltoki nagusietan eta Internet bidez.
Itzultzaile neuronala eta hizkuntza teknologiak erabiltzeko moduak euskararen erabilera nola baldintzatzen duen ikertu du Itzulinguru proiektuak. Hala, gaur egun egiten den itzultzaile neuronalaren erabilera aztertu da; esku-hartze esperimentalak egin dira 25 gunetan eta ikasgaiak atera dira euskararen biziberritzea eta erakundeen funtzionamendu eraginkorra ahalbidetzeko. Gune horien artean hezkuntzakoak ere badaude, euskaltegiak besteak beste.
Atzerriko unibertsitate eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza-ikastaroa antolatu dute berriz ere Euskal Herriko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak; 11. edizioa izango da aurtengoa. Hemendik aurrera ikastaroa bi urtean behin egingo da. 2024ko urriaren 4tik azaroaren 30era izango da ostiral eta larunbatetan Donostiako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean. Ohi bezala, hainbat gairen inguruan ardaztuko da jarduera. Izena emateko epea, irailaren 19ra arte (barne).
Joaquín Gairín Sallán pedagogian katedraduna izango dugu hizlari 2024ko irailaren 20an Gasteizen egingo den helduen euskalduntzearen 2024/2025 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Ibone Bengoetxea Otaolea lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu andrea izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, “La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente” (Hobekuntza hezkuntza-erakundeetan. Etengabe ikasten duten profesionalak eta erakundeak).
Adierazitako asmoari jarraikiz, Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakia ere sarbide irekian jarri berri du HABEk. Hala, interesaturik dagoen ororen esku dago liburu osoa Irakasbil webgune honetan, pdf formatuan eta "Creative Commons by-nc-nd" lizentziapean (Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe).