10 urteko ibilbidea Irakasbilek

Published: Wednesday, 3 December 2025, 8:51 AM
Irakasbil 10

2015eko abenduaren 3an plazaratu zen Irakasbil, irakasleei zuzenduriko HABEren atari berriaren beta bertsioa. 10 urteko ibilbidea dugu, beraz. 

Hilabete batzuk geroago aurkeztu zen euskaltegietako ordezkarien aurrean. Artikulu bat ere idatzi zuten e-Hizpiderako garai hartan editore ziren Luis Mari Txabarrik eta Iñaki Muruak.

Adimen artifizialarekin jolasean (Suno tresnarekin, hain zuzen) abesti bat sortu dugu opari eta oroigarri gisa oraingoan. 

Eskerrik asko bidaide zaituztegun guztioi!