Itzulpen Saila 57 sarbide irekian (OA)

Argitaratua: astelehena, 2025(e)ko ekainaren 2(e)an, 09:40(e)tan
IS 57

Adierazitako asmoari jarraikiz ("Sarbide irekia sustatzeko urrats berriak egingo ditu HABEk") "Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoaItzulpen Saila bildumako 57. zenbakidun liburua ere sarbide irekian jarri du HABEk, Multilingua Matters argitaletxearekin baimena lortzeko prozesua burutu ondoren. 

Hala, interesaturik dagoen ororen esku dago liburu osoa Irakasbil webgune honetan, pdf formatuan eta Creative Commons by-nc-nd  lizentziapean (Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe).

Une honetan, hauek dira sarbide irekian dauden bilduma horretako liburuak:

Erakutsi iruzkinak
  • Alex MungiaAlex Mungia - ar., 2025(e)ko uzt.ren 1(e)an, 11:14(e)tan
    Ekintzara bideratutako ikuspegiak, batez ere, ikas-irakas prozesuan jarduera didaktiko esanguratsuak eta kolaboratiboak egitea dakar, argi edukita eginkizun horien helburu nagusia ez dela hizkuntza bera lantzea. Ondorioz, jarduera baten helburu nagusia ez baldin bada hizkuntza (nahiz eta prozesuaren uneren batean landu beharko den, ataza pedagogikoen bidez), hizkuntza ez den beste produktu edo emaitza bat izango da xedea (adibidez, bidaia bat antolatzea, gutun bat idaztea edo podcast bat egitea). EEMBaren arabera, ikaslea eragile soziala da eta, ondorioz, elkarreragin sozial eta komunikatiboaren bidez ikasten dira hizkuntzak.

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Itzulpen Saila 57

Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa

"Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa" liburua da Itzulpen Saila bildumaren 57. zenbakiduna. "The Action-oriented approach. A dynamic vision of Language Education" da jatorrizko argitalpenaren izenburua, Multilingual Matters-ek argitaratua. Bakun izan da liburu honen itzultzailea. Azpimarratzekoa da EEMB eta EEMB LOarekin lan honek duen lotura argia. 2025eko maiatzetik aurrera, liburua sarbide irekian dago. https://doi.org/10.54512/IS57-2022