Aldizkariaren 107. zenbakia itxi da (https://doi.org/10.54512/FXZY7502), 2026ko urtarriletik argitara eman diren sei artikuluak jasota. Beti bezala, denak doan eskura Irakasbil atarian, CC (by-nc-nd) lizentziapean; halaber, Dialnet atarian ere jasota dago, bai aldizkaria (1996tik), bai oraingo zenbakia.
Hona hemen zeintzuk diren artikuluak eta egileak, atalka sailkatuta.
Bestelako lankidetzak
- Ebaluazio formatiboaren zeregina euskararen irakaskuntzan: erregulazioaren eta ikaskuntza autonomoaren artean (Juan G. Fernández Fernández)
- Hezkuntza-erakundeak hobetzea. Etengabe ikasten duten profesionalak eta erakundeak (Joaquín Gairín Sallán)
- Entzumen-desgaitasuna duten ikasleei irakastea: ikerketatik hezkuntza-praktikara (Diego Paniagua Martín)
- Desgaitasun intelektuala duten pertsonek euskara ikasteko garapen informatikoa (Entzi Zubiri Ibarrondo eta Ana Alkain Arakama)
Ikerketak
Euskararen kutxa
Hizpide paperean argitaratzen zenean jartzen zen bezala, 107. zenbakiko edukiak ere probetxuzkoak izan dakizkizula opa dizugu.
Halaber, jakin begi onez jasoko ditugula hurrengo zenbakietarako zuen ekarpenak eta proposamenak.