Komikiaren erabilera ez da gaurko kontua hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. Proposamen ugari egin ohi dira, baina kontuan izan dezagun aldez aurretik argitaratutako komikiak baliatzea ez dela daukagun aukera bakarra; are, egun eta teknologiak baliatuta, errazagoa izan daiteke komikiak sortzea.
Instagram zerbitzu edo aplikazioari buruzko artikuluak badaude jada gure argitalpenetan. Pauso bat aurrerago eman du gure esparruan idazle izan dugun José Ramón Rodríguezek, eta Instagram Stories deritzon aukera baliatuta, ELE eskolarako proposamen zehatzak argitaratu ditu bere blogean.
Ikaslearen autonomia hizkuntza-heziketaren xede onartua bihurtu da munduko leku askotan. Language Learning & Technology kaleratu zenetik igaro diren azken 20 urteotan, konplexuagoa eta aberatsagoa egin da ordenagailuz lagundutako hizkuntza-ikasketaren ikerketaren, praktikaren eta autonomiaren arteko erlazioa. Artikulu honek aztertzen du nola garatu diren bi eremu horiek, nola batak besteari eragin dion, eta nola ari den orain aldatzen hizkuntza-ikasketaz eta irakaskuntzaz dugun ikuspegia.
Moodle da software askeko Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema (Learning Management System - LMS) hedatuena. Etapa guztietako ikastetxeetan eta unibertsitatean erabili arren, gutxitan aprobetxatzen dira ahalbidetzen dituen posibilitate gehienak. Izan ere, dokumentu- edo baliabide-biltegi soil gisa erabiltzen dute Moodle irakasle askok; jarduerekin aritzen diren irakasle gehienek, aldiz, zereginak (ikasleak bidali beharreko dokumentu edo fitxategitan oinarrituriko aktibitateak), galdetegiak edota foroak baino ez dituzte. Hala ere, askoz gehiago da Moodle. Artikulu honetan, Moodle-ri etekina ateratzen lagunduko diguten eta ikasketa ludikoago eta erakargarriago egingo duten hainbat baliabide eta jarduera aztertuko dugu.
Egiaztatze-deialdietan baliatzen diren aplikazio informatikoetan trebatzeko, bi orduko aurrez aurreko zenbait saio antolatu ditu HABEk aztertzaileentzat, bereziki egiaztatzegintzan inoiz aritu ez direnentzat.
"El uso de Twitter para mejorar la competencia de la expresión escrita en el aprendizaje de lenguas extranjeras" da 2011ko abenduan argitaratutako artikulu baten izenburua. UNEDeko Germán Ruipérez, María Dolores Castrillo eta Jose Carlos García Cabrero dira artikulugileak. Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntzan idazmena hobetzeko Twitter-en erabilera aztertu zuten; esperiantzaren testuinguruan, berriz, A1 eta A2 mailetako aleman-ikasleak eta urrutiko ikaskuntza.
Interneten usuenetakoa, interaktiboenetakoa eta errazenetakoa den genero bat aztertzen da artikulu honetan; foroa, hain zuzen ere. Artikuluaren oinarrian ikaskuntza-ingurune birtualak suma daitezkeen arren, adierazitakoak hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntzaren bestelako egoeretara ere hedatu ahal dira, hizkuntza hori H1a zein H2a izan. Hizkuntzen ikasgelarako foro-motak proposatzen dira (orokorrak eta partikularrak, irekiak eta itxiak) eta berorien nolakotasuna zein erabilera adierazten. Bukatzeko, foroen abantailak eta arazoak aurkeztuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 13 baliabide aurkeztu ditu euskararen erabilera sustatzeko, batez ere lexikoaren eta terminologiaren ikuspuntutik.