"Explorar la interacción" izenburua zuen Lindsay Clandfield adituak 2016ko abenduan Bartzelonan bideratu zuen tailerrak. Orduan erabilitako aurkezpena Interneten dago eta lagungarri bat baino gehiago aurkituko dugu online elkarreraginaz.
Elkarrekin lan eginez osatu dute zenbait pertsonak "Apps para aprender español" datu-basea, Esperanza Román-Mendozaren gidaritzapean. Interesaturik dagoen edonork ikusi eta jaitsi dezake, ekarpenak egiteaz gain. Posible litzateke euskaraz ere horrelako bat egitea?
"Mugikorraren erabilera pedagogikoa ikasgelan" izan zen apirilean Maite Goñik emandako webinario baten izenburua. You Tuben dago grabaketa, Mondragon Unibertsitatearen kanalean hain zuzen. Orduan esandakoak laburbildu eta iruzkindu ditugu sarrera honetan.
2001ean jarri zen abian Wikipediaren euskarazko bertsioa: Euskarazko Wikipedia. Bizi-bizi dago eta helduen euskalduntzerako oraindik propio egindako material edo proposamenik ez badago ere, lagungarri suerta dakiguke.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) urteak daramatza ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta bestelako baliabideak diruz laguntzen edo sustatzen. Alabaina, askotan ez da erraza izaten eduki edo baliabide horietara heltzea ahaleginak egiten diren arren.
Horretaz kezkatuta, eta EABren Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atalean hainbatetan egindako gomendioari jarraikiz, produktu horiek zabaltzeko kanpaina bat abiatzea erabaki du HPSk: Gozatu Sarean Euskaraz!. Aipatutako kanpaina gizarte-sareetan udan zehar burutuko da. Lehenengo fasean aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira. Hurrengoetan, berriz, beste batzuk, kulturakoak eta euskara ikastekoak esaterako.
Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hizkuntza-teknologiak egin dezakeen ekarpena azaltzea da artikulu honen helburua. Horretarako, hizkuntzalaritza konputazionala zer den eta eskolan zelan erabil daitekeen landuko da alde batetik. Beste alde batetik, testuinguruari eta nazioarteko esperientziei gainbegirada orokorra emateaz gain, euskararen esparruan garatu diren baliabideei eta egiten ari diren ikerlanei ere errepara-tuko zaie, etorkizuneko bideak eta erronkak alde batera utzi gabe.
Ikerketa bat egin dute gaiaz Marta Rosón Jiménez eta Daniel Losada Iglesiasek. Pixel-Bit aldizkariaren 57. zenbakian eman da argitara egindako azterketa sistematizatu horri buruzko artikulua.
Liburu digital berri bat doan argitaratzea erabaki dute International House-formacionele.com-ekoek ELEko irakasleentzat, normalean blogean eskaintzen duten edukien osagarri gisa. Gaztelaniako eskoletan teknologia modu eraginkor eta profesionalean erabiltzeko proposamenak, aholkuak eta jarduerak bildu dituzte bertan. Horietako asko gure esparruan era erabilgarriak izan daitezkeelakoan gaude.