Azaroaren 17an eta 18an izango dira Moodle Moot Spain 2020 topaketak. Online izango dira aurten eta aldez aurretik izena eman behar da parte hartu ahal izateko.
Gure gizartean, gero eta leku handiagoa ari dira hartzen irudia zein teknologien eta sare sozialen erabilera demokratizatua. Halako gizartean, bada, bideoa ezinbesteko elementu bihurtu da hizkuntzen irakaskuntzan, eta oso eraginkorra eta motibatzailea gerta daiteke, planteamendu didaktiko sendoekin erabilita. Azpititulazioak eta bikoizketak —ikus-entzunezko itzulpenaren mundutik datoz modalitateok— hamar urtetik gora daramate bigarren hizkuntzen irakaskuntzari buruzko ikerketa didaktikoan, eta ikaslea jartzen dute ikaskuntzaren erdigunean, hura baita aktore nagusia. Lan honetan, modalitate horien egoera teorikoaren sarrera labur bat egingo da, eta hizkuntzen irakaskuntzarako eskuragai eta erabilgarri izan daitezkeen proposamen didaktikoen zenbait adibide emango dira.
https://doi.org/10.54512/JPOL5814
"Decálogo para la mejora de la docencia online. Propuestas para educar en contextos presenciales discontinuos" liburua plazaratu du irailean UOCek. Albert Sangrà izan da koordinatzaile eta zenbait adituren ekarpenak bildu dira. Gai anitzak landu dira 10 kapitulutan zehar, besteak beste, ikastaroen diseinua, jarduerak, ebaluazioa eta atzeraelikadura, erremintak, lankidetza... Sarean eskura jarri dute doan.
“Sare sozialak” kontzeptuak mugak dituela aintzat hartuta ere, hezkuntzan interesaturik dagoenarentzat, profesionala izan edo ez, egokiena zein den galdetu zioten Jordi Martíri eta horri buruzko sarrera bat idatzi zuen Xarxatic bere blogean. Hona hemen berak idatzitakoaren laburpen bat.
Moodle eta ebaluazio formatiboari buruzko jardun biko ikastaroa antolatu zuten Andaluzian irakasleen prestakuntzarako. Hortik abiatuta, “Plataformas digitales y evaluación: el caso de Moodle” artikulua idatzi zuen Aníbal de la Torrek "eco. Revista Digital de Educación y Formación del profesorado" aldizkarian.
Bigarren hizkuntzen didaktikaren berrikuntza mapatzea dute helburu dute egileek artikulu honetan, alegia, eremu hori nolabait irudikatu eta osagai desberdinak bertan kokatzea irakasle zein ikertzaileek errazago esploratu ahal izan dezaten. Izan ere, teknologien hedapenak eta erabilerak, zientzia kognitiboen nahiz ikaskuntzari buruzko teorien ekarpenekin batera, badute eraginik hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. Hala, hezkuntza berritzeko nodo nagusietako batzuk aurkezten dituzte (esaterako nonahiko ikaskuntza, jardun bikoa, sarekoa, transmedia edota gamifikazioa) eta horietako bi edo gehiago elkartzen dituzten hiru ertz lantzen: truke birtuala edo telelankidetza, ikasgela iraulia (edo flipped classroom) eta norberaren ikas-alorra (NIA edo PLE). Bukatzeko, hiru ikerketa-lerro zertzelatzen dituzte, berrikuntza, irakaskuntza-praktika eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza landutako ikuspegiaren arabera aztertzen segitzeko.
https://doi.org/10.54512/GJRX2628
"Explorar la interacción" izenburua zuen Lindsay Clandfield adituak 2016ko abenduan Bartzelonan bideratu zuen tailerrak. Orduan erabilitako aurkezpena Interneten dago eta lagungarri bat baino gehiago aurkituko dugu online elkarreraginaz.
Elkarrekin lan eginez osatu dute zenbait pertsonak "Apps para aprender español" datu-basea, Esperanza Román-Mendozaren gidaritzapean. Interesaturik dagoen edonork ikusi eta jaitsi dezake, ekarpenak egiteaz gain. Posible litzateke euskaraz ere horrelako bat egitea?