Irakasbil
Didakteka
Moodle Moot Spain Online 2020
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1420
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Moodle Moot Euskadi 2020 topaketa atzeratu egin zen udaberrian, ahal denean aurrez aurre egiteko asmoa adierazi baitzuten antolatzaileek. Moodle Moot Spain-i dagokionez, berriz, azaroan egingo da online aurtengoa. Horrelakoetan ohi den bezala, Moodle eta e-learningari buruzko praktika onak, esperientziak, eduki berriak... aurkeztuko eta partekatuko dituzte bertan Moodle erabiltzaileek formatu ezberdinetan. Zuzeneko jarduerez gain, bideoak hilabetez ikusteko aukera ere izango dute matrikula egiten dutenek; harremanetarako tarte eta esparruak ere aurreikusi dituzte, ekitaldiaren aurretik eta ondoren ere bai.
Azaroaren 17an eta 18an izango da online, Dena den, matrikula egin behar da; 35€ dira urriaren 19a baino lehen eginez gero eta 50€ egun horretatik aurrera (bi prezioak BEZ kanpo).
Beste alde batetik, esperientziaren bat partekatu nahi duenak, urriaren 26a arteko epea dauka proposamena aurkezteko.
Izena emateko eta informazio zabalagoa izateko: https://web.cvent.com/event/a28eb3de-9d15-4400-99e8-1637737f3899/summary