Moodle-i buruzko bideo-tutorialak

Argitaratua: Friday, 30 October 2020, 2:26 PM
Moodle

Ikasteko erabil daitekeen material ugari dugu Interneten; ondo aukeratzea izaten da kontua. Hala, Moodle-i buruzko bideo laburrak edo bideotutorialak ere badaude interesaturik dagoen edonoren eskura, YouTuben besteak beste.

Moodle gaiaz, bestalde, eta iragarri genuen bezala, azaroaren 17an eta 18an izango da MoodleMoot Spain Online 2020 topaketa. Bertan izango da hizlari, besteak beste, Laura Vázquez Tavares hizkuntz irakaslea; "Truquitos y consejos vendo que para mí yo tengo" da egingo duen ekarpenaren izenburua; online esparruetako eskolak interesarriago egiteko ideiak, trikimailuak eta aholkuak izango ditu hizpide. 

Arestian esandakoari jarraikiz, baditu Laurak YouTuben Moodle-i buruzko bideoak, esate baterako, Aprende a usar Moodle  erreprodukzio-zerrenda. Hortaz aparte, eta gai beraren inguruan, zuzeneko saio bat antolatu du You Tuben bertan datorren asteazkean, azaroaren 4an alegia. Gaztelaniaz izango da. Badago galderak bidaltzea hala nahi izanez gero.

Hortaz aparte, euskaraz ere badago zerbait. Adibidez, egelaAEK izeneko erabiltzaileak badu Moodle online tutoreentzat zerrenda horrelako bideo laburrekin. IKT Tolosaldea LHk ere bai, Moodle ikastetxeko gela, eraikita duten ereduan ardaztua. Zaharragoak dira Mondragon Formacion Online esparruan Moodle traol-hitza duten formazio-pilulak.

Eta, beti bezala, ez ahaztu Irakasbil esparru honetan badagoela Moodle-i buruzko artikulurik eta bestelako materialik. Zuzenean Moodle trikimailuak eremura jo daiteke edo bilatzailea baliatu.

Show comments

Beste eduki interesgarriak

Moodle Moot Spain 2020

Moodle Moot Spain Online 2020

Azaroaren 17an eta 18an izango dira Moodle Moot Spain 2020 topaketak. Online izango dira aurten eta aldez aurretik izena eman behar da parte hartu ahal izateko.