Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
"Mugikorraren erabilera pedagogikoa ikasgelan" web-mintegia (Maite Goñi)
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 16
- Bisitak: 4440
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
"Mugikorraren erabilera pedagogikoa ikasgelan" izan zen apirilean Maite Goñik emandako webinario baten izenburua. You Tuben dago grabaketa, Mondragon Unibertsitatearen kanalean hain zuzen. Orduan esandakoak laburbildu eta iruzkindu ditugu sarrera honetan.
Euskara ikasteko Wikipedia erabiltzea
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 12
- Bisitak: 1567
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2001ean jarri zen abian Wikipediaren euskarazko bertsioa: Euskarazko Wikipedia. Bizi-bizi dago eta helduen euskalduntzerako oraindik propio egindako material edo proposamenik ez badago ere, lagungarri suerta dakiguke.
Abian da "Gozatu Sarean Euskaraz" kanpaina
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 4
- Bisitak: 1327
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) urteak daramatza ingurune digitalerako euskarazko edukiak eta bestelako baliabideak diruz laguntzen edo sustatzen. Alabaina, askotan ez da erraza izaten eduki edo baliabide horietara heltzea ahaleginak egiten diren arren.
Horretaz kezkatuta, eta EABren Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atalean hainbatetan egindako gomendioari jarraikiz, produktu horiek zabaltzeko kanpaina bat abiatzea erabaki du HPSk: Gozatu Sarean Euskaraz!. Aipatutako kanpaina gizarte-sareetan udan zehar burutuko da. Lehenengo fasean aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira. Hurrengoetan, berriz, beste batzuk, kulturakoak eta euskara ikastekoak esaterako.
Hizkuntza-teknologiak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: zenbat aukera, hainbat erronka
- Argitalpenak
- Sortua: 2020(e)ko ekainak 8
- Bisitak: 2512
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hizkuntza-teknologiak egin dezakeen ekarpena azaltzea da artikulu honen helburua. Horretarako, hizkuntzalaritza konputazionala zer den eta eskolan zelan erabil daitekeen landuko da alde batetik. Beste alde batetik, testuinguruari eta nazioarteko esperientziei gainbegirada orokorra emateaz gain, euskararen esparruan garatu diren baliabideei eta egiten ari diren ikerlanei ere errepara-tuko zaie, etorkizuneko bideak eta erronkak alde batera utzi gabe.
Hezkuntz mikroblogginga hizkuntzen ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko maiatzak 29
- Bisitak: 1081
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Ikerketa bat egin dute gaiaz Marta Rosón Jiménez eta Daniel Losada Iglesiasek. Pixel-Bit aldizkariaren 57. zenbakian eman da argitara egindako azterketa sistematizatu horri buruzko artikulua.
"Enseñar español en línea: retos, actividades y herramientas" liburua (Herrera Jiménez, F., Hermira, E., Ortiz, S., Casarejos, S.)
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko maiatzak 5
- Bisitak: 1336
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Liburu digital berri bat doan argitaratzea erabaki dute International House-formacionele.com-ekoek ELEko irakasleentzat, normalean blogean eskaintzen duten edukien osagarri gisa. Gaztelaniako eskoletan teknologia modu eraginkor eta profesionalean erabiltzeko proposamenak, aholkuak eta jarduerak bildu dituzte bertan. Horietako asko gure esparruan era erabilgarriak izan daitezkeelakoan gaude.
Oihan digitalean barrena: ikaslearen autonomia eta hizkuntza-ikaskuntza informala
- Argitalpenak
- Sortua: 2020(e)ko apirilak 23
- Bisitak: 2241
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Teknologien eta ikaslearen autonomiaren arteko lotura lantzen da artikulu honetan, urte batzuk lehenago Reinders eta White-k egindako ekarpenetatik abiatuta. Aipatzekoa da testu hori jatorriz Language Learning & Techonology aldizkarian 2016an argitaratu bazen ere, 2018an eHIZPIDEn euskaraz plazaratu zela. Ekologiaren teorietan kokatzen da hemen ikaslearen autonomia eta horren zergatiak azaltzen dira; besteak beste, faktore ugarik eragiten diotelako norbanakoaren ikasprozesuari. Halaber, nahiz eta ikaskuntza informalaren esparruari erreparatu nagusiki, hezkuntza formalarekiko uztardura eta irakaslearen rola ere lantzen dira. Artikuluaren bukaeran, erreferentzia bibliografiko ugari eskaintzen zaizkio gaian sakondu nahi duenari.
"Enseñar a distancia: una oportunidad para la transformación didáctica"
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko apirilak 3
- Bisitak: 1380
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Izenburu hori izan zuen Difusión argitaletxeak martxoaren 23an antolatu zuen webinarrak. Pilar Concheiro eta Olivia Espejel adituak aritu ziren hizlari Sergio Troitiñoren gidaritzapean. Sarean jarri dute interesaturik dagoen edonoren eskura; hona hemen gure laburpen iruzkindua, bideoaren erreferentziarekin batera.






