H375 - Lifelong learning: hacia un aprendizaje para toda la vida

Argitaratua: larunbata, 2014(e)ko uztailaren 19(e)an, 19:25(e)tan
DVD 104(II)

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Lifelong learning: hacia un aprendizaje para toda la vida" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VII. Competencias digitales para la enseñanza y el aprendizaje - (II) Aprendizaje en la red y redes de aprendizaje ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk Donostiako XXXIII. Udako Ikastaroen baitan, 2014ko uztailaren 16tik 18ra bitartean.

Saio honetan, labur hitz egingo dugu lifelong learning kontzeptuaz eta hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzarekin duen erlazioaz, jardunaldien amaiera gisa. Hainbat adibide aztertuko ditugu: hizkuntza-ikaskuntzaz, irakasleen prestakuntzaz eta bizitza osorako ikerketaz.
Aurreko saio guztien laburpena izango denez, landutakoa laburbiltzen saiatuko gara.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

HABE Liburutegia



Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

DVD 104(II)

H373 - La gestión de la identidad digital en redes profesionales

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "La gestión de la identidad digital en redes profesionales" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Torres, Villatoro

H374 - Introducción al conectivismo (Sarrera konexio-ahalmenari)

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Introducción al conectivismo" izenburupean. Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea etenik gabe ari da aldatzen, eta sortzen diren gogoeta eta birplanteamenduen, nahiz ikuspegi eta gizartean jarduteko proposamen berrien lekuko gara gu. Saio honetan, hezkuntza-proposamen nagusietariko bat azalduko dugu, Georges Siemensen Konexio-ahalmena, zeinak hezkuntzaren egungo testuingurua berriz hausnartzera lagunduko digun. Hezkuntza-teoria hau sortzen da teknologiak dituen ondorioak aztertzetik —nagusiki, Internetek eta sare sozialek—, bai gaur egungo bizitzeko eran, bai komunikatzeko moduan, baita ikasteko eran ere. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Torres, Villatoro

H369 - Aprender a aprender: el aprendizaje autónomo y colaborativo (Ikasten ikasi: ikaskuntza autonomoa eta elkarlanean ikastea)

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Aprender a aprender: el aprendizaje autónomo y colaborativo" izenburupean. Hezkuntzaren helbururik nagusietariko bat da ikaskuntza autonomoa eta ikasteko estrategiak garatzea, gure ikasleek hobeto ikas dezaten bizitza osoan zehar: estrategia metakognitiboak, hausnartzekoak, planifikatzekoak eta nork bere ikasprozesua kudeatzekoak. Ikasleak ikaskuntza autonomo hori gara dezan, egiteko aktiboa eduki behar du bere ikaskuntzan: helburu eta planifikazioan, edukietan, prozesuan eta ebaluazioan. Gaur, ingurune digitalak baliatuz izandako esperientzia batzuk azalduko ditugu; betiere, elkarlanean egindako ikaskuntzan oinarritutakoak, ikaskuntza autonomoa sustatzekoak eta ikasten ikasteko xedea dutenak: Facebook, Google Drive-en elkarlanean landutako dokumentuak, blogak, Twitter eta Instagram. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Torres , Villatoro

H371 - PLE eta PLN: ikasteko eremu eta sare pertsonalak sortzea eta kudeatzea

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "PLE y PLN: creación y gestión de espacios y redes personales de aprendizaje" izenburupean. Norberaren Ikas Alorra (NIA) kontzeptua (edo PLE, ingelesezko akronimoa) 2004tik eztabaidatzen da prestakuntza-testuinguru askotan, baita hezkuntza- eta prestakuntza-programetan txertatu ere. Zalantzarik gabe, oso gai eztabaidatua izan da, eta, ondorioz, hausnartu ahal izan da nola ikasi eta irakasten den sarean, sarearentzat eta sarearen bidez; ikaslearen egitekoaz, ikasprozesuaren ardatz moduan; ikaskuntza ez-formalaren garrantziaz; eta ikaskuntzaren kudeaketaz eta hausnarketaz, funtsezko osagai gisa. Saio honetan landuko ditugu PLE-en egitura eta osagaiak irakasleen prestakuntzan eta ikaskuntzan, hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan gaitasun digitalak duen garapenaren ikuspegitik. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Torres, Villatoro

H370 - El portafolio electrónico de lenguas (ePortfolio)/ Hizkuntzen portfolio elektronikoa (ePortfolioa)

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "El portafolio electrónico de lenguas (ePortfolio)" izenburupean. Portfolioak lanbide-eremuan sortu ziren, eta laginak jasotzeko bitartekoak dira. Gero eta gehiago erabiltzen dira hizkuntzen ikaskuntzan, ikas-irakas prozesuetako euskarri gisa. Modulu honetan, portfolioaren eta portfolio elektronikoaren nozioez jardungo dugu, eta hizkuntzen ikaskuntzan duten erabileraren aurkezpena eta analisia egingo. (Bideoa espainieraz) Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Torres, Villatoro

H372 - Comunicación real y aprendizaje significativo (Egiazko komunikazioa eta ikaskuntza esanguratsua)

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2014an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Comunicación real y aprendizaje significativo" izenburupean. Ikaskuntza esanguratsua David Ausubel aditu iparramerikarrak sortutako ikaskuntza-teoria bat da, psikologia konstruktibistaren baitan. Ikaskuntza-mota honetan, ikasleak informazio berria lotzen du jadanik ezaguna duenarekin, doituz eta berreraikiz informazio biak prozesu honetan. Ikaskuntza esanguratsuak, kontzeptu berriak etenik gabe bereganatzearen aldetik, ezagutza esperientzia bidez lantzea du euskarririk hoberena, teoria buruz ikastea baino. Hizkuntzen ikaskuntzan, beraz, oso garrantzizkoa da egiazko komunikazio-egoeretan lantzea jarduera esanguratsuak, praktika gogoetatsua sustatuz horrela. Hitzaldi honetan, ikaskuntza esanguratsua lotuko dugu jarduera eta ataza esanguratsuak sortzeko beharrarekin bigarren hizkuntzen ikasgela digitalean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.