Bideoteka
H373 - La gestión de la identidad digital en redes profesionales
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- IFB zenbakia:
- 104
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- IFB zenbakia:
- 104
- Bideoteka:
- IFB Irakasleen formaziorako bideo-saila
- Bisitak: 2206
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "La gestión de la identidad digital en redes profesionales" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/ VII. Competencias digitales para la enseñanza y el aprendizaje - (II) Aprendizaje en la red y redes de aprendizaje ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk Donostiako XXXIII. Udako Ikastaroen baitan, 2014ko uztailaren 16tik 18ra bitartean.
Web sozialaren testuinguruan, erabiltzaileak parte hartzen, adierazten
eta komunikatzen dira, eta kontsumitzaile pasiboak izatetik edukien
ekoizle eta hedatzaile izatera igarotzen dira.
Interneten
gertatzen denaren eragile bihurtu eta bertan agertzeko aukera izateak
ezaugarri jakin batzuez bereizten gaitu, eta ezaugarri horiek
definitzen dute gure nortasun digitala, zeina Sarean partekatzen,
adierazten eta egiten dugun guztia den, beste batzuek gutaz partekatzen
edo adierazten duenarekin batera.
Gure
ingurunea gero eta digitalagoa da, edozer gairi buruzko datu eta
iritziak sortzen ditu egunero, baita guri buruzkoak ere askotan.
Jadanik, kontua ez da gehiago ala gutxiago erabiltzen ote dugun sarea,
edo abian ote ditugun gure profilak sare sozialetan.
Nahi
ala nahi ez, eta salbuespen bakan batzuk izan ezik, denok gaude era
batera edo bestera sarean eta sareetan. Denok dugu, batzuetan
oharkabean, hatz-markaren bat. Funtsean, denok dugu nortasun digitala.
Lantegi
honetan, ikasleak eta hizkuntzak eragile sozial moduan nola agertzen
diren Sarean landuko dugu (EEMBen azaldutako deskribapenaren arabera),
eta, batez ere, sare profesionaletan egin beharreko kudeaketaz jardungo
dugu.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.