Laura Caballerok Asilim elkarteko kide eta adituak "Euskara eta etorkinak: irakaskuntzaren erronkak eta aukerak" web-mintegia eskainiko du gaztelaniaz, HABEk antolatuta, otsailaren 18an.
Marcela Fritzler adituak "Nagusiei eskolak emateko ikuspegi didaktikoa" web-mintegia eskainiko du gaztelaniaz, HABEk antolatuta, 2026ko urtarrilaren 28an.
Nerea Aizpurua Iraola adituak Irakurketa Errazari buruzko web-mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta. Mintegi honen helburua da Irakurketa Erraza tresna zer den eta zertarako balio duen ezagutzea.
Kepa Diegez Barahona adituak "Ahoskeraren eta prosodiaren teoriatik praktikara" web-mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta. Saioa doakoa izango da, urriaren 30ean, 13etan hasita.
HABEk laugarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Helburua da gaitasun digitala areagotzea eta garapen profesionalerako baliagarri izatea.
Bi ikastarok osatzen dute 2025eko urritik 2026ko martxora bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2025eko ekainaren 3tik 11ra bitartean izango da.
Nola planifikatu jarduerak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean? Nola erantzun ikasleen behar, erritmo eta maila ezberdinei? Nola diseinatu maila ezberdinetarako jarduerak, ikasle guztiek ikasi eta ahalik eta etekin handiena atera dezaten? Nola proposatu aldamiatze-teknika koherentea? Eta nola egin ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua? Ikastaro honetan, ikuspegi praktiko eta aktibo batetik abiatuta, galdera horiei erantzungo zaie. Arreta berezia jarriko diegu hasierako mailetako talde heterogeneoei (A1, A2, B1).
Ikastaroak AEKko irakasleen gaitasun digitalak hobetzeko xedea du, adimen artifizialaren erabilera praktiko eta pedagogikoak barneratuz. Adimen artifizial sortzaileen azken aurrerapenek irakasleen lanbidean aldaketa sakonak ekarri dituzte. Gainera, ebaluazio-metodoak eta -estrategiak ere eguneratu behar dira, ikasle bakoitzaren aurrerapena zehatzago neurtzeko eta hezkuntza prozesua pertsonalizatzeko aukera emanez. Horrela, ikastaro honen bidez, irakasleak teknologia berrien erabilera didaktikoan trebatuko dira, etorkizuneko erronkei eraginkortasunez aurre egiteko prestatuz.
Aurten ere udako ikastaroa antolatu du HABEk EHUko UIK Fundazioarekin elkarlanean. Puri-purian dagoen gaia landuko da Donostian uztailaren 2tik 4ra: adimen artifiziala.
Matrikulazio-epea, maiatzaren 8tik aurrera.