Prestakuntza-jarduerak
HABEk antolatutako prestakuntza-jarduerak
- Atalak:
- Prestakuntza-jarduerak
- Irakasbil kudeaketa
INGURA A1 ikastaro osoaren online-aurkezpena
- Didakteka
- Sortua: 2 October 2024
- Bisitak: 130
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEren arduradun tekniko Eskarne Lopetegik aurkeztu berri du INGURA A1 ikastaro osoa.
"PRIMERAN! C1.2" materialaren aurkezpen-saioa
- Didakteka
- Sortua: 1 October 2024
- Bisitak: 210
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"PRIMERAN! C1.2" materiala aurkezteko online saioetan zuzenean esku hartzeko aukerarik izan ez zutenentzat, irailaren 25eko saioaren bideo-grabazio editatua eta aurkezpenean erabilitako dokumentazio osoa daude hemen eskura.
1243-1244_Lidergoa I eta II ikastaroak
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 4 September 2024
- Bisitak: 287
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
'Lidergoa I' ikastaroaren helburu nagusia lidergoa zertan datzan erakustea da, pertsonen ongizatean eta garapenean oinarritutako kultura eraikitzaileagoa sortzen duen lidergo-estilora iritsi ahal izateko. 'Lidergoa II' ikastaroaren helburua, berriz, gatazkei buruz hitz egitea da. Bietan ere, metodologia parte-hartzailea izango da, teoria, talde-hausnarketa eta praktika uztartuz.
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2024-2025 ikasturtea (3. edizioa)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 13 June 2024
- Bisitak: 524
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk hirugarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Dena den, gaitasun digitala areagotzeko eta, azken finean, garapen profesionalerako ere baliagarria da.
Bi ikastarok osatzen dute 2024ko urritik 2025eko apirilera bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2024ko ekainaren 17tik 24ra bitartean izango da.
"Bideoaren erabilera didaktikoa" web-mintegia
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 13 May 2024
- Bisitak: 680
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Elena Prieto adituak "Bideoaren erabilera didaktikoa" web-mintegia eskainiko du gaztelaniaz, HABEk antolatuta.
"H12-24 La dislexia y las discapacidades sensoriales en el marco de las L2/LE: desde la identificación hacia la intervención educativa" / "Dislexia eta zentzumen-desgaitasunak AH/H2aren esparruan: identifikatu eta esku hartu" ikastaroa
- Didakteka
- Sortua: 24 April 2024
- Bisitak: 893
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Gauza jakina da azken hamarkadetan ikerketa gutxi egin direla AH/H2aren irakaskuntzaren esparruko ikaskuntzaren nahasmenduen eta Hezkuntza Premia Berezien arloan. Era berean, argi dago oso beharrezkoa dela ikastetxeetan eta erakundeetan gaiari buruzko prestakuntza espezializatua jasotzea.
Beraz, kontuan hartuta gaiari buruzko ikerketa urria, desgaitasun ugari daudela eta gai honetan sektoreak dituen beharrak, honako hauek dira prestakuntza honen helburuak: ekarpen teorikoetatik haratago, batetik, ikasle hauei AH/H2a irakastea zertan datzan argitzea eta, bestetik, ikuspegi inklusibo eta berritzaile batetik, irakasleei eskaintzea ezaugarri horiek dituzten ikasleekin erabili beharreko hezkuntza-joera berriak, tresnak eta estrategiak, betiere komunikazioan eta lankidetzan oinarrituta.
1239 - ¿Cómo planificar y dinamizar el aula con diferentes niveles? / Nola planifikatu eta dinamizatu eskolak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean?
- Didakteka
- Sortua: 8 April 2024
- Bisitak: 902
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nola planifikatu jarduerak ikasgelan maila bat baino gehiago ditugunean? Nola erantzun ikasleen behar, erritmo eta maila ezberdinei? Nola diseinatu maila ezberdinetarako jarduerak, ikasle guztiek ikasi eta ahalik eta etekin handiena atera dezaten? Nola proposatu aldamiatze-teknika koherentea? Eta nola egin ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua? Ikastaro honetan, ikuspegi praktiko eta aktibo batetik abiatuta, galdera horiei erantzungo zaie.
1238 - La mediación en el nivel C2: ¿Cómo diseñar tareas de aula adecuadas y motivadoras? / Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egoki eta motibagarriak?
- Didakteka
- Sortua: 8 April 2024
- Bisitak: 693
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Bitartekotza-jarduerak egiaztatze-azterketetan txertatu izanak irakasleek ikasgelan komunikazio-modu hori landu beharra ekarri du. C2 mailak baditu bitartekotzaren praktikarako lagungarri gerta daitezkeen berariazko ezaugarri batzuk, baina, beste alde batetik, erronka batzuk ere sortzen dira.
Ikastaroan zenbait alderdi teoriko jorratuko badira ere, guztiz praktikoa eta bereziki C2 mailara egokitua izango da. HABEren C2 mailako egiaztatze-probaren bitartekotza-ariketak ez ezik, beste bitartekotza-jarduera batzuk ere landuko dira.