Irakasbil
HABEk antolatutako prestakuntza-jarduerak
HABEk antolatutako prestakuntza-jarduerak
- Atalak:
- Prestakuntza-jarduerak
- Irakasbil kudeaketa

Menos corregir y más feedback en la era de la inteligencia artificial (H09-26 UIK ikastaroa)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 23
- Bisitak: 384
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurten ere udako ikastaroa antolatu du HABEk EHUko UIK Fundazioarekin elkarlanean. Gaia: atzeraelikadura adimien artifizialaren garaian. Donostian uztailaren 1etik 3ra. Matrikulazio-epea, apirilaren 23tik aurrera.
"Dinamizando una comunidad de aprendizaje" web-mintegia
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2026(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 397
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esplugueseko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Francesca Jándula eta Francesca Augé irakasleek "Dinamizando una comunidad de aprendizaje" web-mintegia eskainiko dute, HABEk antolatuta, apirilaren 22an.
1263- Irakurketa Errazean materialak sortzeko teknikak
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 16
- Bisitak: 392
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakurketa Erraza formatua irakurketa- eta ulermen-zailtasunak dituzten pertsonei zuzentzen zaie (herritarren % 30i). Zailtasun horiek, aldi baterakoak edo iraunkorrak izan daitezke faktore ezberdinak gorabehera (analfabetismo funtzionala, desgaitasun intelektuala, dislexia, nahasmendua…).
Irakurketa Errazari esker, ikasleentzako egokiak eta ulergarriak diren informazio eta ikas-materialak sor daitezke eta, hala, ikaslearekin arlo guztietan modu iraunkorrean komunikatzeko gaitasuna eskuratu, testu-mota ezberdinak oinarri: ikasketarako testuak, informazio- eta administrazio-testuak, aisialdirako testuak…
Ikastaroan, Irakurketa Erraza tresna zer den eta zertarako balio duen ezagutzera emango da, eta Irakurketa Erraza formatuan idazteko teknikak zein irizpideak landuko dira. Mota askotako adibideak erakusteaz gain, ariketa eta praktika ezberdinen bidez, parte-hartzaile bakoitzaren errealitatean ezarri eta erabili ahal izateko moduko testuak landuko dira.
1262- Harremanak euskaltegian, adimen emozionalaren bidetik
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 16
- Bisitak: 455
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikas-irakas prozesuan inplikatutako irakasleek euskaltegirako helburu eta helmugak erdiesteko, zenbait harreman garatzen dituzte (ikasleekin, lankideekin, euskara-teknikariekin eta beste hainbat eragilerekin) eta, sarritan, zailtasunak, gatazkak eta emozio ezberdinak sortzen dira prozesu zein harreman horietan.
Harreman horietan komunikazioa eta erlazioa bera elikatzeko, lagungarria da estrategia, baliabide eta lan-tresna zehatzak eskuratzea, euskara-irakaslea gai izan dadin ikas-irakas egoera konplexuetan erabakiak hartzeko, emozioak erregulatzen ikasteko, gatazkak kudeatzeko eta ikasgelan giro egokia sortzeko.
Ikastaroaren helburua da euskara irakasteko prozesuan norberaren emozioak identifikatzen jakitea, eta besteenak ulertuz eta komunikazio enpatiko nahiz asertiboaren bidez, sor daitezkeen gatazkak modu egokian kudeatzen ikastea.
1261- Adimen artifizialeko tresnak euskararen irakaskuntza inklusiboan
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 16
- Bisitak: 537
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskaltegietako irakasleei zuzendutako ikastaro praktikoa. Adimen artifizialeko tresnak euskararen irakaskuntzan nola erabili aztertuko da bertan, arreta berezia jarriz ikasleen inklusioan eta materialen irisgarritasunean.
Ikastaroan, chatGPT eta Gemini bezalako tresna orokorrak aztertu eta baliatzeaz gain, euskaraz lan egiteko berariaz sortutako beste hainbat baliabide ere landuko dira: Elia, Itzuli, Aditu, Kimu eta Latxa, esaterako.
1260- Nola kudeatu hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 16
- Bisitak: 403
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasgela eremu irisgarriagoak, parte-hartzaileagoak eta ikasleen benetako beharretara egokituak diseinatu nahi dituzten euskara-irakasleei zuzendutako ikastaro praktikoa. Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsaletik (IDU) eta maila askotariko irakaskuntzaren berezko estrategietatik abiatuta, ondorengoak landuko dira: nola planifikatu eskolak modu malguan, nola sortu maila desberdinetarako egokiak diren jarduerak eta, azkenik, nola aplikatu ikasle guztien ulermena, parte-hartzea eta aurrerapena erraztuko dituzten laguntzak.
Ikastaroak plangintza, irakaskuntza bereizia, lan kooperatiboa, taldekatzeen antolaketa eta atzeraelikadura pedagogiko doitua lantzeko funtsezko ikuspegiak biltzen ditu. Ikuspegia oso praktikoa izango da: lehen egunetik ikasgelara eramateko moduko materialak, jarduerak eta plangintzak diseinatuko dira. Ikastaro hurbila, praktikoa eta aplikagarria, ikasgela eremu irisgarriagoa, dinamikoagoa eta parte-hartzaileagoa bihurtu nahi duten irakasleei zuzendua.
2026ko udako prestakuntza-jarduerak
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 16
- Bisitak: 618
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2026ko udako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea martxoaren 16tik apirilaren 15era egongo da zabalik.
"Adimen artifiziala euskararen irakaskuntza inklusiboan" web-mintegia
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2026(e)ko martxoak 9
- Bisitak: 406
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aitzol Astigarraga adituak "Adimen artifiziala euskararen irakaskuntza inklusiboan" web-mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta, martxoaren 18an.







