Irakasbil
Foroak
Didakteka
Nati Abasolo zendu da
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko urtarrilak 15
- Bisitak: 1273
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Aretxabaletan jaioa, Magisteritza ikasi zuen Eskoriatzan, Euskal Filologia adarrean. Arrasateko Udal Euskaltegian aritu zen 1981etik; hainbat urtetan bertako zuzendari izan zen. 1995etik HABEn aritu zen lanean jubilatu arte, Arabako ordezkaritzan hain zuzen. Besteak beste, Prestakuntza ataleko teknikari izan zen. Goian bego.
IATEFL TEASIGen doako web-mintegia irakasleentzat
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko urtarrilak 15
- Bisitak: 1484
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
IATEFL TEASIGek hil honen 27rako antolatu duen web-mintegi baten berri eman du: ‘Developing core CEFR competencies with language coaching tools’ du izenburu, eta Uliana Zubovak aurkeztuko du.
Zer ikasi dugu 2020an?
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko urtarrilak 12
- Bisitak: 1513
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"World of Better Learning" blogeko taldeak 2020an argitaratutakoaren laburpena egin zuen abenduan, “8 things we’ve learned this year” (“aurten ikasi ditugun 8 gauza”) izenburupeko zortzi sarreratan. Ingelesez daude, bai zortzi sarrera horiek, bai aipatzen diren bestelako materialak. Dena den, kontuan izan era automatikoan itzultzeko aukerak ere badaudela (itzultzaile neuronalak eta berorien hedapenak, nabigatzaileek dituztenak…).
Ikasleen "lagun" sare sozialetan?
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko urtarrilak 8
- Bisitak: 2103
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Sare sozialetan ikasleen "lagun" izan ala ez? Gai horren inguruko ikerketa baten berri eman zuten artikulu batean Turan, Durdu eta Gotkas irakasle turkiarrek. Testuingurua gure esparrutik urrun samar egon arren, planteatzen direnak zein emaitzak eta ondorioak hausnarketarako baliagarri suerta dakizkiguke.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Bitartekotza, hizkuntza ikasteko komunikazio-modu gisa eta gaitasun profesional gisa
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko abenduak 18
- Bisitak: 2076
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Carmen Ramos eta Pilar Salamanca irakasleek bitartekotza gaiaz komunikazio bat aurkeztu zuten GERES (Groupe d'Étude et de Recherche en Espagnol de Spécialité) taldeak 2018ko ekainean antolatutako nazioarteko topaketetan; talde berak argitaratutako aldizkariaren 11. zenbakian dago jasota artikulu gisa.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
"ALTE Jokabide egokien printzipioak" argitaratu da
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1953
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2020an eman du argitara ALTE erakundeak "Principles of Good Practice" dokumentuaren hirugarren edizioa. Erakunde horren kide da HABE Eusko Jaurlaritzaren izenean. Hala, eta euskara ikasten ari diren ikasle helduen ebaluazio zein egiaztatzegintzan diharduten irakasle eta aztertzaileentzat interesgarri bezain erabilgarri izango delakoan, testu hori euskaratu eta argitaratzea erabaki da. Bi modutara izango du eskura interesaturik dagoen orok.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Fontes Linguae Vasconum, mende erdiko ibilbidea euskal ikerketan
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko abenduak 3
- Bisitak: 2185
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Berriki "Fontes Linguae Vasconum 50 urte, ekarpen berriak euskararen ikerketari" liburua argitaratu da, eta dagoeneko bada ale bat HABE liburutegian eskuragai.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Irakaskuntzaz hausnartzea, garapen profesionalerako bidea
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1529
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Cambridge University Press-eko "World of Better Learning" blogean irakurri dugu Heidi Burrows-ek duela gutxi idatzitako sarrera bat. Gai interesgarri bezain mamitsuak sumatu ditugu izenburuan, besteak beste, hausnarketa, irakaskuntza eta garapen profesionala. Proposatu dituenak ez zaizkigu, seguruenik, arrotz izango; agian, erabili ere egin edo egiten ditugu. Edonola ere, gogoratzeko eta dagoeneko Irakasbil esparruan gai horiei buruz dauden material batzuk berriz plazaratzeko aukera emango digu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:







