Didakteka
IATEFL TEASIGen doako web-mintegia irakasleentzat
IATEFL erakundearen barruko Testing, Evaluation and Assessment SIG taldeak hil honen 27rako antolatu duen web-mintegi baten berri eman du: ‘Developing core CEFR competencies with language coaching tools’ du izenburu, eta Uliana Zubovak aurkeztuko du.
Aurkezpena
Web-mintegi honetan hizkuntza-ikasleak profesionalki eta pertsonalki behar dituen trebetasunen eta probetarako prestatzean benetan lortzen dituen gaitasunen arteko aldea ukitzen da. Hizkuntza coachingeko tresnek lagundu diezaiokete bai probetan kalifikazio onak erdiesten, bai eguneroko zein laneko harremanetarako trebetasun-maila duina lortzen.
Hizlaria
Uliana Zubova IATEFL TEASIGeko kidea da eta, besteak beste, business English irakasle eta azterketari-trebatzaile dihardu. Bere jardunean neurozientzia, coachinga eta test garapena konbinatzen ditu.
Izen-ematea
Ezinbestekoa da izena ematea web-mintegian sartzeko. Horretarako, https://www.iatefl.org/events/144 gunean edo, zuzenean, Zoom plataformako esteka honen bidez erregistratu: https://us02web.zoom.us/webinar/register/WN_cS5ZUK3zTiSFmpARAsIZRQ