Irakaskuntzaz hausnartzea, garapen profesionalerako bidea

Argitaratua: Wednesday, 2 December 2020, 9:55 AM
hausnartzen 1

Cambridge University Press-eko World of Better Learning blogean irakurri dugu Heidi Burrows-ek duela gutxi idatzitako sarrera: Getting started on your professional learning and development – reflecting on your teaching. Gai interesgarri bezain mamitsuak sumatu ditugu izenburuan, besteak beste, hausnarketa, irakaskuntza eta garapen profesionala. Proposatu dituenak ez zaizkigu, seguruenik, arrotz izango; agian, erabili ere egin edo egiten ditugu. Edonola ere, gogoratzeko eta dagoeneko Irakasbil esparruan gai horiei buruz dauden material batzuk berriz plazaratzeko aukera emango digu.

Idazleak dioenez, hitzaldi batean landu zituzten garapen profesionalari begirako plan arrakastatsu bat sortzeko eman beharko liratekeen urratsak. Lehendabizikoa, nork bere irakaskuntza ikertzea, eskolako saioen grabaketan eta analisian oinarriturik. Baina ez da modu bakarra, haren ustez. Hala, Richards-en 50 Tips for Teacher Development liburuan adierazitakoak aintzat hartuta, beste iradokizun batzuk egin ditu aipaturiko sarreran. Horrez gain, liburu horretan agertzen diren zenbait edukitarako estekak jarri ditu. Aurrera egin baino lehen, Irakasbilen gaiaz dugun bideo bat ekarriko dugu hona: Instrumentos de introspección y reflexión en la formación continua.

Hona hemen Burrows-en proposamenak:

  • Emandako saioei buruzko txostenak idaztea. Hauen bitartez, ondo funtzionatu duten praktiken erregistroa izango dugu, baita ez hain ondo atera direnena ere. Hausnarketak ere jasoko dira. Eskolak amaitu eta denbora laburrera idaztea komeniko litzateke Burrows-en ustetan.

Beste eduki interesgarriak

DVD 81 (II)

H291 - Instrumentos de introspección y reflexión en la formación continua

Nuria Sanchezek hitzaldi bat eman zuten euskaraz 2010ean HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Instrumentos de introspección y reflexión en la formación continua" izenburupean. El profesor de segundas lenguas/III. La formación continua y el desarrollo de la competencia docente - Investigación en acción ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXIX. Udako Ikastaroen baitan, 2010eko ekainaren 28tik 30era bitartean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.