H336 - El blogfolio como centro del aprendizaje autónomo

Argitaratua: larunbata, 2012(e)ko uztailaren 21(e)an, 09:05(e)tan
DVD 93

Javier Villatorok hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2012an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El blogfolio como centro del aprendizaje autónomo" izenburupean.

Izenak berak adierazten duen bezala, blogfolioan bi tresna (bloga eta portfolioa) biltzen dira, irakaskuntza-, ikaskuntza- eta (auto)ebaluazio prozesuan ikaslearen autonomia eta askatasuna bultzatzen dutenak. Bestalde, irakasleek beren ikastaroetako portfolio gisa erabil ditzakete blogak, baita portfolio profesional gisa ere. Formatu elektronikoak inprimaturiko portfolioetan lortzen zaila den jarraitutasunaren aukera eskaintzen du.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

HABE Liburutegia

Gaiarekin lotutako beste eduki interesgarri batzuk

Torres, Villatoro

H370 - El portafolio electrónico de lenguas (ePortfolio)/ Hizkuntzen portfolio elektronikoa (ePortfolioa)

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "El portafolio electrónico de lenguas (ePortfolio)" izenburupean. Portfolioak lanbide-eremuan sortu ziren, eta laginak jasotzeko bitartekoak dira. Gero eta gehiago erabiltzen dira hizkuntzen ikaskuntzan, ikas-irakas prozesuetako euskarri gisa. Modulu honetan, portfolioaren eta portfolio elektronikoaren nozioez jardungo dugu, eta hizkuntzen ikaskuntzan duten erabileraren aurkezpena eta analisia egingo. (Bideoa espainieraz) Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Aitzol Astigarraga

1210 - Portfolio digitala, ikasketa autonomorako tresna

"Portfolio digitala" ikastaroak ikas-irakaskuntzako gaitasun digitala garatzen eta hobetzen lagunduko du. Ikastaroak, batez ere, gaitasun digitalari dagozkion ondorengo alorrak landuko ditu: Informazioa, informazio alfabetatzea eta datuen tratamendua, Komunikazioa eta lankidetza, Eduki digitalaren sorkuntza eta Arazoen ebazpena. Frantsesezko portefeuille hitzetik eratorria, portfolioa eskuzorro moduko bat da, paperak, dokumentuak, liburuak eta antzeko gauzak eramateko erabiltzen dena. Azken batean, pertsona baten ibilbidea edo jarduna erakusten duten lanen bilduma bat. Hezkuntza-testuinguruetan, portfolioa ikasleari irakaskuntzan egiten dituen ahaleginak eta emaitzak modu objektiboan dokumentatzeko eta erakusteko aukera ematen dion tresna da. Bertan, ikasleak, hausnarketa-prozesu baten bidez, jardueren kantitatea eta kalitatea deskribatzeko eta aztertzeko modua dauka, eta bere ondorioak babesten ditu dokumentu eta materialekin. Azken urteotan, portfolio digitalak interes handia piztu du hezkuntza-teknologiaren arloan. Portfolio digital edo ePortfolio gisa izendatu ohi dira literaturan. Ikastaro honetan, portfolioa irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako metodologia gisa aztertuko dugu, ikasleak portfolio digitalak gara ditzan tresna irekiak ezagutuko ditugu eta Moodle plataforman oinarritutako irakaskuntzarako portfolio digitala osatuko dugu; betiere, ikaslea bere ikaskuntza-ibilbidearen jabe bihurtzeko ahaleginean emaitza didaktiko hobeak lortzeko.