Prestakuntza-jarduerak

1210 - Portfolio digitala, ikasketa autonomorako tresna

Argitaratua: Friday, 22 April 2022, 9:34 AM
Aitzol Astigarraga

Irakaslea

Aitzol Astigarraga Pagoaga - Udako Euskal Unibertsitatea

Aurkezpena

Hezkuntza-testuinguruetan, portfolioa ikasleari irakaskuntzan egiten dituen ahaleginak eta emaitzak modu objektiboan dokumentatzeko eta erakusteko aukera ematen dion tresna da. Bertan, ikasleak, hausnarketa-prozesu baten bidez, jardueren kantitatea eta kalitatea deskribatzeko eta aztertzeko modua dauka, eta bere ondorioak babesten ditu dokumentu eta materialekin.

Azken urteotan, portfolio digitalak interes handia piztu du hezkuntza-teknologiaren arloan. Portfolio digital edo ePortfolio gisa izendatu ohi dira literaturan. 

Ikastaro honetan, portfolioa irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako metodologia gisa aztertuko dugu, ikasleak portfolio digitalak gara ditzan tresna irekiak ezagutuko ditugu eta Moodle plataforman oinarritutako irakaskuntzarako portfolio digitala osatuko dugu; betiere, ikaslea bere ikaskuntza-ibilbidearen jabe bihurtzeko ahaleginean emaitza didaktiko hobeak lortzeko. 

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Online

Datak

2022ko irailaren 12, 19 eta 26an 

Ordutegia

10:00- 12:00 

Gainontzeko orduak asinkronoak.

Lekua

Moodle + Zoom

Aurrematrikula

2022ko apirilaren 25etik maiatzaren 18ra bitartean, honako formulario hau betez.

Iraupena

20 ordu

Matrikularen prezioa

52,10 €

Matrikularen ordainketa

Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Informazioa

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.

Beste eduki interesgarriak

DVD 93

H336 - El blogfolio como centro del aprendizaje autónomo

Javier Villatorok hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2012an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "El blogfolio como centro del aprendizaje autónomo" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.