H336 - El blogfolio como centro del aprendizaje autónomo

Argitaratua: Saturday, 21 July 2012, 9:05 AM
DVD 93

Javier Villatorok hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2012an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, El blogfolio como centro del aprendizaje autónomo izenburupean.

Izenak berak adierazten duen bezala, blogfolioan bi tresna (bloga eta portfolioa) biltzen dira, irakaskuntza-, ikaskuntza- eta (auto)ebaluazio- prozesuan ikaslearen autonomia eta askatasuna bultzatzen dutenak. Bestalde, irakasleen beren ikastaroetako portfolio gisa erabil ditzakete blogak, baita portfolio profesional gisa ere. Formatu elektronikoak inprimaturiko portfolioetan lortzen zaila den jarraitutasunaren aukera eskaintzen du.

**************************

Como su propio nombre indica, el blogfolio es el resultado de la unión de dos herramientas (el blog y el portafolio) que potencian la autonomía y la libertad del alumno en su proceso de enseñanza, aprendizaje y (auto)evaluación. Los profesores, por su parte, pueden usar los blogs como portafolios de sus cursos o como portafolio profesional. El formato electrónico le da una continuidad que es difícil de mantener en los portafolios impresos.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

HABE Liburutegia


Beste eduki interesgarriak

DVD 104 (I)

H370 - El portafolio electrónico de lenguas (ePortfolio)

F. Javier Villatorok eta Lola Torresek hitzaldi bat eman zuten gaztelaniaz 2013n HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "El portafolio electrónico de lenguas (ePortfolio)" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Aitzol Astigarraga

1210 - Portfolio digitala, ikasketa autonomorako tresna

"Portfolio digitala" ikastaroak ikas-irakaskuntzako gaitasun digitala garatzen eta hobetzen lagunduko du. Ikastaroak, batez ere, gaitasun digitalari dagozkion ondorengo alorrak landuko ditu: Informazioa, informazio alfabetatzea eta datuen tratamendua, Komunikazioa eta lankidetza, Eduki digitalaren sorkuntza eta Arazoen ebazpena. Frantsesezko portefeuille hitzetik eratorria, portfolioa eskuzorro moduko bat da, paperak, dokumentuak, liburuak eta antzeko gauzak eramateko erabiltzen dena. Azken batean, pertsona baten ibilbidea edo jarduna erakusten duten lanen bilduma bat. Hezkuntza-testuinguruetan, portfolioa ikasleari irakaskuntzan egiten dituen ahaleginak eta emaitzak modu objektiboan dokumentatzeko eta erakusteko aukera ematen dion tresna da. Bertan, ikasleak, hausnarketa-prozesu baten bidez, jardueren kantitatea eta kalitatea deskribatzeko eta aztertzeko modua dauka, eta bere ondorioak babesten ditu dokumentu eta materialekin. Azken urteotan, portfolio digitalak interes handia piztu du hezkuntza-teknologiaren arloan. Portfolio digital edo ePortfolio gisa izendatu ohi dira literaturan. Ikastaro honetan, portfolioa irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako metodologia gisa aztertuko dugu, ikasleak portfolio digitalak gara ditzan tresna irekiak ezagutuko ditugu eta Moodle plataforman oinarritutako irakaskuntzarako portfolio digitala osatuko dugu; betiere, ikaslea bere ikaskuntza-ibilbidearen jabe bihurtzeko ahaleginean emaitza didaktiko hobeak lortzeko.