Didakteka
Behaketa eskolan
- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Bisitak: 2002
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sarrera interesgarria idatzi du Jaume Batllek eskolen behaketaren eta irakasleen prestakuntzaren inguruan: La observación de clases y nuestro desarrollo profesional como docentes de ELE .
Izan ere, eskolen behaketaren bidez gaindi daiteke irakasle berriak edo irakaslegaiak suma dezakeen erreferentzia falta aditu horren ustez; behaketa sistematikoa, ikasteko helburu argia duena eta tresna egokiz egindakoa. Hala, eskolako lehenengo minutuetan irakaslearen jokabidea analizatzen dute ELEko irakasleen prestakuntzako programaren gaietako batean; ez hitzezko komunikazioan eta espazioaren erabileran jartzen dute arreta berezia.
Azaltzen duen testuinguru orokorra irakasleen hasierako prestakuntza den arren, sarreraren izenburuan zein Cervantes Institutuaren webgunean dagoen Diccionario de términos clave de ELEn ageri denari jarraikiz, irakaslearen etengabeko prestakuntzarako ere aproposa da; bestela esanda, garapen profesionalerako. Honela definitu dute behaketa hiztegi horretan:
“Consiste en registrar sistemática y objetivamente lo que sucede en el aula para poder estudiarlo e interpretarlo posteriormente”.
Jakin badakigu ez dela
erraza horrelako materialak eskura izatea. Dena den, bide berriak eskaintzen dizkigute teknologiek horretarako. Erabiltzen duten bideo baten adibidea eman du Batllek: You Tuben dagoen Estrategias de lectura y escucha.
Seguruenik, geuk ere atera dezakegu ondoriorik, ezta?