Irakasbil
Foroak
Didakteka
Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1329
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Errakuntzak helduen euskalduntzearen azken urratsetan: ondorengo ikerketa baten oinarriak izenburuz aurkeztu genuen 1986an tesina Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian, Zorroagan, duen Filosofi eta Hezkuntz Zientzien Fakultatean. Izenburuan bertan esaten denez, tesinak ondorengo ikerketa baten oinarriak jarri nahi ditu, eta hamar hurbilketaren bildumatzat jo daiteke. Hamar hurbilketa hauetako bederatzi bi sailetan banatzen dira, hamargarrena bibliografia delarik: lehenengo sailak «Erroreak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan » du .izenburu eta gaia bere osoan hartu eta urratzen du; bigarrenak, berriz, «Ikasleen erroreak euskalduntzearen azken urratsetan» izenekoak, gaiari zehatzago heltzen dio eta hurbilagotik ekiten ondorengo ikerketaren oinarriak jartzean.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
ll. Euskal Mundu Biltzarra hizkuntz ikaskuntzaren eremuko hitzaldiak
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1219
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lerro hauetan, Euskal Mundu-Biltzarrean hizkuntz ikaskuntzaren eremuan aurkertu ziren txostenak laburtu eta komentatu nahi ditut. Bakarrik Biltzarrean banatu ziren lan idatziak aipatuko ditut hemen. Hauek dira hizlari inbitatuen txostenak. Egile denak lehen mailako ikertzaileak dira hizkuntz ikaskuntzaren arloan.
Nahiz eta artikulu guztien gai orokorra hizkuntz ikaskuntza izan, ikertutako azpi-arloak eta ikuspegiak desberdinak dira oso. Clahsen-ek era Karmiloff-Smith-ek lehen hizkuntzaren garapena aztertzen dute beren artikuluetan. Meisel eta Mahlau-k, beren txostenean, bi hizkuntzen baterako eskurapenaren problematika miatzen dute. Cummins ere elebitasunaz arduratzen da, baina batez ere gizarte-mailan, eta eskola-sistemaren funtzioa kontsideratzen du. Azkenik, Felix-ek helduen hizkuntz ikaskuntza du aztergai.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
Joshua Fishman
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1497
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Joshua Fishman iparramerikarra soziolinguistikaren munduan jakitun ospetsuenetarikoa da eta Yeshiva Unibertsitateko irakaslea New York-en. Bere zuzendaritzapean «Contributions to the Sociology of Language» izeneko liburu-saila argitaratzen da. Hirurehun artikulutik gora publikatu ditu eta hizkuntza minorizatuak dauden leku askotan lan egin du, erakunde eta gobernuek hara bidalirik.
Elkarrizketa honetan bere bizitza profesionalaz arituko zaigu Fishman jauna, zenbait gai korapilatsu bezain interesgarri ukituz; hala nola, zergatik pizten dituen hainbeste grina hizkuntzak, hizkuntz planifikazioa zer den eta zertarako balio duen, zein den hizkuntza eta gizartearen arteko dinamika, hizkuntza normaltzeko behar diren neurriak, hizkuntz borrokaren zergatia, problemak gainditzeko bideak, kultur eta nortasun-plangintza...
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Soziolinguistika
Aditzak egikeraren adierazle
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1196
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan labur honetan, Harald Weinrichen (1971)-en teoria batez baliaturik, inongo berrizaletasun-gurarik gabe, beraz, euskal aditzek nola funtzionatzen duten azaltzen saiatuko naiz, eta, halaber, beraien funtzionamendu hori nola irakats daitekeen..
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 15
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Taldekako hizkuntz irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1180
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
ZER DA «TALDEKAKO HIZKUNTZ IKASKUNTZA» (CLL)? Galdera horri erantzuteko modurik onena hasiberrien ikasgela tipiko batean gertatzen dena deskribatzea da, dudarik gabe. Ikasleak biran eserita daude. Erdian magnetofoi bat ipintzen da, ahal izanez gero mikrofonoarentzat kordoi luzea duena, eta botoi bat, urrutitik gelditu eta martxan jartzeko. Irakaslea biraz kanpoko aldean egongo da ikasleen atzean
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 15
Ikasleen idazkerari erantzuteko teknikak
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1179
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Idazmena lantzen denean, ikasleen idazlanei erantzutea prozesuaren parte garrantzitsua da. Lan honek, ordea, ez du izan behar azken betebehar neketsua irakaslearentzat, ezta ere eginkizun aspergarria ikasleentzat. Guztiz alderantziz, sail honek materialen bilaketak eta ikasgaien prestakuntzak bezain garrantzitsu izan behar du.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 15
Wie geht's? / Zer moduz?
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1188
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Alemanak euskaraz hizketan eta «euskaldunak» alemanez. Hauxe da lerrootan azalduko dugun ekintzaren funtsa. Esperientzia hau IRALEko 6. mailako ikasleekin burutu genuen.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 15
lrakurtzeko teknikak
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1408
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Ohiko irakurketa» eta euskararen irakaskuntzan balioko luketela uste duen irakurtzeko teknika batzuk bereizten ditu artikulugileak. Teknika hauen bitartez, izan ere, hasiberriek ere izango bailukete, eta azkar gainera, hizkuntza apurtxo bat menderatzen hasi direlako sentsazioa. Teknika hauen erabilera azaltzen da, irakurleak ikasle bihurtuz eta alor horretako zenbait puntu ukitzen ditu: ariketen nolakoa, era honetako programen osakinak, ekintzen progresioa eta euskara irakasteko horrelako programa bat egiteko prest leudekeen irakasleentzat lanerako plan bat.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 15







