Joshua Fishman

Argitaratua: asteazkena, 1987(e)ko abenduaren 30(e)an, 16:30(e)tan
Solasean

Joshua Fishman iparramerikarra soziolinguistikaren munduan jakitun ospetsuenetarikoa da eta Yeshiva Unibertsitateko irakaslea New York-en. Bere zuzendaritzapean «Contributions to the Sociology of Language» izeneko liburu-saila argitaratzen da. Hirurehun artikulutik gora publikatu ditu eta hizkuntza minorizatuak dauden leku askotan lan egin du, erakunde eta gobernuek hara bidalirik. 

Elkarrizketa honetan bere bizitza profesionalaz arituko zaigu Fishman jauna, zenbait gai korapilatsu bezain interesgarri ukituz; hala nola, zergatik pizten dituen hainbeste grina hizkuntzak, hizkuntz planifikazioa zer den eta zertarako balio duen, zein den hizkuntza eta gizartearen arteko dinamika, hizkuntza normaltzeko behar diren neurriak, hizkuntz borrokaren zergatia, problemak gainditzeko bideak, kultur eta nortasun-plangintza...