Irakasbil
Foroak
Didakteka
Jalgi Hadi metodoaren inguruan
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1183
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurrera nota dantzatu atzeak erakusten omen du ondoen, esaera zahar bezain ezagunak erakusten digunez. Egindakoak behar bezala aztertuta, ondokoak hobeto egin daitezkeela esan gura du horrek, besteak beste, horrela ulertu nahi izanez gero behintzat.
Guri, ordea, irakaskuntzaren mundu neketsu honetan, egiteko berrietan murgiltzea tokatu izan zaigu sarri askotan, aurreragoko lan berriei heldu eta erantzuten saiatu beharra, alegia. Eta, jakina, atzekoei patxadaz begiratzeko aukera gutxi utzi izan digu horrek. Ez lekurik ez denborarik izaten genuen horretarako.
Metodogintzan ere saiatu ginen garai batean -"Jalgi Hadi" lekuko-, baina luze gabe beste norabait eraman gintuzten urrats berriek... eta, esan bezala, hantxe geratu zen lan hura ere, ondoko azterketarik gabe.
ZUTABEko arduradunek eskaintzen digute orain geure orduko lan haren azterketa kritikoa, laburra bada ere, egiteko aitzakia. Galdezka etorri zaigu, izan ere, ZUTABE. Are zehatzago: galdera horiek guk geuk geure buruari egitea nahi luke. Egin genituenen azterketa guk geuk burutzea, alegia.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Leher egin gabe ikasi? Alemanezko ikastaro sugestopediko esperimentala
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1109
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Tandem-en, SUGESTOPEDIAZ baliatuz alemana irakasteko ikastaro piloto bat egin zen. Lozanov-ek asmatutako Sugestopediaren bitartez, giro lasai eta urduritasunik gabekoan ikastea lortzen da, adimenaren gaitasunak hobeto aprobetxatuz eta sugestio-prozesuen bidez ikasketarako joera baikorrak sortuz.
Metodo horrekin egindako ikastaroarekin batera ikerketa txiki bat ere egin genuen. lkasitakoaren ontasunari kalterik egin gabe, bestela halako biko abiadaz ikasi eta hiztegia handi ote zitekeen jakin nahian. Bestalde, lehenengo aldiz erabili genuen metodoa itzulpenik gabe. lkerketak oso emaitza interesgarriak eman ditu eta metodo hori euskararen irakaskuntzan erabiltzeko iradokiko genuke.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Mamuak eta mamutzarrak
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1226
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nonahiko, noiznahiko gizakiarengan barren-barrenean erroturik. Era anitzetan nabarmentzen da erne zein lo dagoenean. Beldurraz ari naiz. Gizakiak bere garapenaren bidean hainbat mehatxu, oztopo, eragozpen eta askotako arriskuen itzalekin egin izan du topo betidanik; eta horrelaxe izango da geroan ere nonbait. Ez da harritzekoa. Bizitzeko grinak indar handia du-eta.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Taldearen eragina hizkuntz irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 1184
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntzan, eta bereziki euskararenean, irakasleok makina bat bider aipatu, azaldu, aztertu, eztabaidatu, lardaskatu, goraipatu, madarikatu... izan dugu zenbait gai nagusi: mailaketa, edukiak, metodologia, hizkuntz gaitasunak, ikus-entzunezko baliabideak, ebaluazioa... eta abar luze bat. Hala ere, zerrenda aberats honetan apenas agertzen zaigun aztergai gisa eguneroko klasean berebiziko garrantzia duen gai bat: taldea.
Talde batek bere jaiotza, bizitza eta heriotza du, guztiok bezalaxe (oker ez banago); baita bere nortasun eta ezaugarriak ere. Taldearen izaera ez da aldez aurretik sorturik dagoen zerbait, irakasleari eskuetara heltzen zaion errealitate osatu, tinko eta mugiezina; ezta pentsatu ere. Talde baten nortasuna zerotik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den zerbait dugu.
Ondorengo lerroetan hizkuntz irakaskuntzan taldeak izan dezakeen eragina aipatzen eta aztertzen ahaleginduko gara eta, aldi berean, gogorarazten irakasleok dugun erantzukizuna eta gaitasuna talde-dinamizatzaile garen neurrian.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Lautadak
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 1261
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Denbora joan, denbora etorri, baina oroitzapenak gogoan bizi. Banekien, bai, San Donatora joan nintzeneko komeriak ez nituela erraz ahaztuko. Hala uste eta halaxe gertatu. Bapo gosalduta, goizeko hozgiroaz baliatu nahian, eguna argitu zuenerako mendirako bidean geunden. Pittinka-pittinka, geratu gabe ia, San Donato mendiaren inguruetara iritsi ginen. Ondoren, aldapari ekin genion, gora eta gora. Baita hamaika oztopo gainditu ostean, mendiari gaina hartu ere.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Akatsak, irizpideak eta esku-hartzeak
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 1173
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Batzuren euskal esaldien monotonia (X. Kintana, Eguna, 1989-XII-14) artikuluaren irakurketak gogoeta batzuk egitera eraman nau. Beroriek ekarri nahi ditut hona. Izan ere, artikulu horretan jartzen diren adibideetan "hizketazko monotonia" gaitza horren nabariki asmatzea ez zait batere gauza erraza gertatu. Lehen zatian euskara-ikasleen eta -irakasleen alde ateratzen da egilea.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Euskara Mailaka
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 1021
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskara irakasteko metodogintzan eginiko bidea isladatu nahi dugu hemen, euskararen irakaskuntzan ezer onik egin bada, besteak beste tresna hauei esker izan bait da. Oraingo artikulua bilduma honetako lehena dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
Batzuren euskal esaldien monotonia
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko apirilak 10
- Bisitak: 1221
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jende asko ari da euskaraz ikasten -betiko politikari arinaiztarrak salbu- eta horregatik gure inguruan gero eta pertsona ugariago entzuten ditugu euskara ikasiaren doinuaz. Behin baino gehiagotan entzun izan ditut, trenean edo kafetegian, euskaldun berrien arteko elkarrizketak.
Zer esango dizuet nik ba? Halako zirrara sorterazten didate oraindik gazte horiek. Poz nekez gordea sentitzen ohi dut nik orduan, beste batzuk aspaldian geure nazioaren etorkizunerako aukeratu genuen bide zail baina bakar berbera horiek ere ahaleginez zabaltzen eta sendotzen ari direla ikustean. Eta horregatik besterik ez balitz ere, pertsona horiei edozein laprastada barkatzeko gogoa izaten dut, inoiz gramatikaren aurkako eraso gogorrak aditu arren.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 25
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza







