Landalan "Hartu eta eman"

Argitaratua: Tuesday, 9 April 1991, 12:55 PM
Gure iturrietatik

Funtsezkoa da euskara-irakaslearen prestakuntza, helduen euskalduntze/ berreuskalduntze-egitasmoari behar hainbat etekin aterako bazaio. Funtsezkoa halaber, irakasleak lankideengan ezezik bere buruarengan ere behar hainbateko konfidantza izan dezan.
Baina hori esanda, eta jadanik lanean ari den irakaslearen kasura mugatuz, nori dagokio oinarrizko egiteko horren ardura? Erakundeei? Euskaltegiei? Irakasleari berari? Guztiei, nere ustez, horretan denok bait dugu zer erantzunik. Beraz, bakoitzak bereari eutsi beharko genioke eta denok elkarri kontuak hartu. Ondoko lerrootan, zerrendako azkenekoari helduko diot, irakasleari alegia, bere prestakuntza iraunkorra zertzeko lagungarri gerta dakiokeen baliabide bat aurkeztuz. Ekarpen txiki honen bidez, irakasleak bere burua janzteko erabiltzen duen tresneria hobeago dezakegulakoan.