Akatsak, irizpideak eta esku-hartzeak

Argitaratua: asteazkena, 1991(e)ko apirilaren 10(e)an, 08:05(e)tan
Bestelako lankidetzak

Batzuren euskal esaldien monotonia (X. Kintana, Eguna, 1989-XII-14) artikuluaren irakurketak gogoeta batzuk egitera eraman nau. Beroriek ekarri nahi ditut hona. Izan ere, artikulu horretan jartzen diren adibideetan "hizketazko monotonia" gaitza horren nabariki asmatzea ez zait batere gauza erraza gertatu. Lehen zatian euskara-ikasleen eta -irakasleen alde ateratzen da egilea.