Irakasbil
Foroak
Didakteka
Eskapularioa
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1166
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ariketa hau bostgarren edo seigarren urratsetarako dago pentsatua. Ariketaren helburua komunikazio-zereginak hizkuntz trebetasun mugatuekin bultzatzea da. Horretarako idatzizko albiste motzak hartu ditugu abiapuntutzat. Benetako albisteak erabili ditugu, hau da, egunkari edo aldizkari arruntetatik atereak, gerora ahozko hizkuntz komunikazioan erabiliko ditugun esamolde edo eta hiztegia aukeratuz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Diktaketa-teknika berriak
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1232
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Beti uste izan dut diktaketa denbora galtzeko modu bat zela, pentsatuz badaudela beste modu batzuk nahi diren helburuak azkarrago eta hobekiago lortzeko. Baina, Mario Rinvolucriren hainbat artikulu irakurrita, ondoriotu dut badela zenbait xede diktaketa-teknika berriago eta osatuagoen bitartez eskura daitekeena.
Hemen aztertuko ditudanak neronek neure klaseetan maila askotan frogatutakoak dira. Oso emaitza onak izan dituzte, ikasleentzat atseginak gertatu dira eta ikaskuntzako estrategia eta xede desberdinetarako egoki daitezke. Horrek independentzia handia ematen du, zailtasunik duten ikasleei lagunduz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Hiztegia ordenadorez birpasatzeko joko bat
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1121
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aspalditik nabil euskararekin gora eta behera. Denbora asko ez dudanez, astero saiotxo bat bakarrik aritzen naiz. Euskara zerbait indartzeko, eta nere lanagatik ordenadorez ibili behar nuenez, pentsatu nuen joko sinple bat asmatzea, nere etxean gazteleraz hitz egiten dugu eta. Joko honen helburua hiztegia eta aditzak birpasatzea zen.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
lrudi-eskemen erabilera
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1064
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lrudizko istorioak eskema moduan, ikasleei laguntzeko erabil daitezke, beren testuak egin ditzaten. Hori no/a egin azaltzen du William Chuckney-k, eta eskema-istorioen kontzeptua garatzeko beste bide batzuk aztertzen ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Loop-input: Trebatzalleentzako estrategia berria
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1124
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz irakasleen trebakuntzan, trebatze-saioetan prozedura-aukerei buruzko oso ardura gutxi dagoela erakutsi zuen inkesta txiki batek. Artikulu hau, baita autorea orain lantzen ari den bi liburuak ere, trebaketariei informazioa transmititzeko metodo ezberdinei buruz trebatzaileen kontzientzia areagotzen saiatzen da.
Hau, batez ere, esperientziazko ikaskuntzarako marko berri baten eskema emanez egiten da hemen, transmisio-eredu hutsak baino denbora gutxiago eta giza baliabide gutxiago eskatzen duena. "Loop-input" deituriko eredu berriak, trebatze-saioen edukia saio hauen prozesuan isladatzea inplikatzen du. "Loop-input" delakoaren bi adibide labur ematen zaizkigu, eta beste bat luzeagoa ondoren.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Euskaltzaindiaren bigarren agiria euskal hitzei buruz
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1002
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hogeitahamabi urte igaro dira Euskaltzaindiak euskal hitzei buruz lehen agiria eman zuenetik (ikus Euskera, 1959, 214-217 or.). Agiri haren ondorenak guganaino heldu dira, hari eskerrak sendatu baitzen garai hartan euskarak zituen gaitzetatik bat: garbizalekeria.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Prestakuntzarako jardunbideak. lrakurketa paraleloa
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1077
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
Toponimia, euskararen irakaskuntzaren lagungarri
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1144
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bi dira lantxo honen helburuak: hizkuntzaren irakaskuntzan toponimiak eduki beharko lukeen garrantzia azpimarratzea, eta ikasgelako lanetan erabiltzeko ideia batzuk eskaintzea. Lau taldetan banatu ditugu disziplina honen ekarpenak: nazioarteko izenak, estatu espainol eta frantseseko toponimiak, Euskal Herriko izenak, eta hau osatzen duten lurraldeetako bakoitzekoak.
Gero aipatutako toponimoak lantzeko bidea emango duten zenbait ariketa azalduko dira, eta euskararen irakaskuntzako mailarik altuenetan lantzeko zenbait puntu proposatzen ditugu, Nafarroako toponimiari arreta berezia eskainiz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27







