Irakasbil
Didakteka
Jalgi Hadi metodoaren inguruan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27
- Bisitak: 1011
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurrera nota dantzatu atzeak erakusten omen du ondoen, esaera zahar bezain ezagunak erakusten digunez. Egindakoak behar bezala aztertuta, ondokoak hobeto egin daitezkeela esan gura du horrek, besteak beste, horrela ulertu nahi izanez gero behintzat.
Guri, ordea, irakaskuntzaren mundu neketsu honetan, egiteko berrietan murgiltzea tokatu izan zaigu sarri askotan, aurreragoko lan berriei heldu eta erantzuten saiatu beharra, alegia. Eta, jakina, atzekoei patxadaz begiratzeko aukera gutxi utzi izan digu horrek. Ez lekurik ez denborarik izaten genuen horretarako.
Metodogintzan ere saiatu ginen garai batean -"Jalgi Hadi" lekuko-, baina luze gabe beste norabait eraman gintuzten urrats berriek... eta, esan bezala, hantxe geratu zen lan hura ere, ondoko azterketarik gabe.
ZUTABEko arduradunek eskaintzen digute orain geure orduko lan haren azterketa kritikoa, laburra bada ere, egiteko aitzakia. Galdezka etorri zaigu, izan ere, ZUTABE. Are zehatzago: galdera horiek guk geuk geure buruari egitea nahi luke. Egin genituenen azterketa guk geuk burutzea, alegia.